Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien eta Edarien Industriako ordezkari ugari Bartzelonara joan ziren, Eusko Jaurlaritza buru dela; izan ere, Bartzelona sektoreko nazioarteko merkatu garrantzitsuenetako elikagaien eta edarien azken joeren topagune izan zen Alimentaria eta Barcelona Wine Week azokak zirela eta.
Bi azokak oso hitzordu garrantzitsuak dira Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Industriarako, horietan biltzen baitira euskal ordezkari gehienak. Edizio honetan, nekazaritzako elikagaien 33 enpresak hartuko zuten parte Alimentarian eta 19k Barcelona Wine Weeken, Euskadi Basque Country markapean.
Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea eta Raul Pérez Iratxeta, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria euskal enpresekin batera izan ziren Alimentarian eta Barcelona Wine Weeken parte hartu zuten upategiak bisitatu zituzten.
Alimentaria estatu mailako erreferentziazko azoketako bat da, eta gero eta nazioartekoago bihurtzen ari da. Azokan parte hartu ari diren 3.000 enpresetatik 400 atzerritarrak ziren eta 52 herrialde ordezkatzen zituzten. Horietako batzuk ohikoak dira azokan, besteak beste Estatu Batuak, Mexiko, Peru, Kolonbia, Herbehereak edo Tunisia; beste batzuk, berriz, orain arte inoiz egon ez direnak: Australia, Brasil, Puerto Rico, Kanada, Eslovakia eta Arabiar Emirerri Batuak.
Euskadi Basque Country stand berria
Euskadi Basque Country standak diseinu berria izan du Alimentarian. Bertan, enpresentzako erakustokiak egoteaz gain, Basque Txokoa izeneko gune bat dago, gastronomia eta nortasun-ezaugarrietako bat, zehazki, txokoa lotzeko. Basque Txokoa gune erakargarria da, enpresa erakusketariek erabili eta show cookingaren edo dastaketen bidez beren produktuak sustatu edo dastatzera eman ditzaten. Horretarako, Aiala Ostalaritza Eskolaren eta Mikel Garaizabal enologo eta ardo-dibulgatzailearen laguntza izan dute.
Gainera, aurten, berritasun gisa eta Alimentarian dauden euskal enpresen presentziari ikusgarritasun handiagoa emateko, Basque Txokoan hainbat jarduera antolatu dira infuencer-ekin. Egunero 7 influencer bildu dira eta Euskal Nekazaritzako Elikagaien Industriako produktuak ezagutzeko gonbidapena egin zaie. Horretarako pintxo dastaketak egin dira, eta izenburuak, besteak beste, honako hauek izango dira: “Eusko Label gaztarako hornigai perfektuaren bila”, “Iron Chef” edo “Mala Gisona uztartzen”.
Barcelona Wine Week
Alimentariaren aldi berean, Barcelona Wine Week ere egin zen. Bertan, Euskadiko 19 upategik hartu zuten parte 160 m2 ko espazio batean eta Euskadiko Txakolina eta Arabako Errioxa izeneko bi uhartetan banatuta.
Euskadiko edariak sustatzeko, Basque Wine Bar izeneko eremua dago BWWn. Bertan, azokara bertaratutakoek Mikel Garaizabalen Basque Wine markako ardoa dasta dezakete.