Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

7 de octubre de 2021

Elikaduraren eta zuraren kateak digitalizatzeko, bi milioi euroko laguntza 2021ean

Eusko Jaurlaritzak bi milioi euroko laguntzak deitu ditu digitalizazio‑proiektuak eta 4.0 teknologia ezartzeko gastu eta inbertsioetarako, Euskadiko elikaduraren eta zuraren katearen lehiakortasuna hobetu eta baliabideak optimizatzeko.

Digitalizazioan hasiberriak diren enpresei zein fase aurreratuagoetan daudenei eskainiko zaie laguntza.

Digitalizazioa, ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza herrialdeen garapen ekonomikoaren adierazleak dira, baita beren produktibitaterako, lehiakortasunerako eta hazkunde jasangarrirako alderdi erabakigarriak ere. Euskadik, azken hamarkadetan zehar, ahalegin publiko‑pribatua egin du Europako berrikuntzako interesgune bilakatzeko.

Sektore batzuek eraldaketa digitalerako bide hori beregain hartu eta digitalizazioari ekin diote dagoeneko, baina Eusko Jaurlaritzak hauteman du nekazaritzako elikagaien sektorea motel dabilela bere kasuistika espezifikoa dela eta, esaterako, produktuen heterogeneotasuna eta iraungipena, enpresen tamaina (gehienak ETEak eta mikro ETEak) eta haren osagai tradizionala, zeinak eragiten duen teknologia eta prozesu berriez jabetzeko prozesua geldoagoa izatea.

Laguntza‑lerroak eta diruz lagundu daitezkeen jarduketak

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Aginduaren bidez, honako lerro hauek ezarri dira:
•Enpresei laguntzeko beren digitalizazioaren hastapenetan. Prozesuari ekin eta sistema digitalak erabiltzen hasi nahi duten enpresek zerbitzu batzuk finantzatu ahal izango dituzte, esaterako, digitalizazio integraleko planak edo tresna digitalak ezartzea enpresaren zenbait jarduera‑arloetarako, besteak beste, kudeaketarako, ekoizpenerako edo komertzializaziorako.

Diruz lagundu ahalko dira, beste batzuen artean, hauek gauzatzeko diagnosien garapenerako jarduerekin zerikusia duten jarduketak: konponbide digitalen sustapena, kudeaketa aurreratuko sistemen ezarpena, produktuaren bizi‑zikloaren kudeaketa, merkataritza elektronikoaren ezarpena, telelanaren sustapena, eta abar.
•Digitalizazioko fase aurreratuan dauden eta 4.0 teknologiari ekin nahi dioten enpresei laguntzeko. Diruz lagundu ahalko dira, besteak beste, enpresen digitalizazioaren diagnosia eta azpiegituren garapena, esate baterako, biltegiratzeko oinarrizko funtzioak dituzten plataformak, alertak sortzea, negozioen analitikak eta txostenak egitea, zibersegurtasuneko instalazioak eta eskuratutako tresna horiek abiarazteko behar diren prestakuntza-jarduketak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko dira eskabideak.

https://www.euskadi.eus/servicios/1207201

Fecha de publicación:
Categoría: Agritech