Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

2023, Maiatzak 30

Irtenbide berritzaileak Europako ardien osasuna eta nutrizioa hobetze

  • Eurosheep proiektuak ardien eta arkumeen osasunari eta nutrizioari buruzko ezagutza trukatzeko Europako sare bat sortu du, sektorearen errentagarritasuna bermatzeko
  • NEIKERek koordinatu du Espainian Europako proiektua, eta 1.200 europar abeltzain, artzain, albaitari, ikertzaile eta akademiko baino gehiagok parte hartu dute
  • Ondorio nagusiak gaur goizean aurkeztu dira proiektuaren amaierako bileran, zentro teknologikoak Arkautin duen egoitzan (Araba) 

Ardi eta arkumeen nutrizio beharrak eta barne parasitoen kontrola, arkume jaioberrien gaixotasunak eta animalien ongizatearen kudeaketa dira Europan ardi sektorean diharduten profesionalek partekatzen dituzten kezka nagusietako batzuk.

Sektorean diharduten eragileen beharrak eta esperientziak partekatzea funtsezkoa da ezagutza handiagoa lortzeko eta Europan ardi aziendaren errentagarritasuna bermatuko duten irtenbideak eta praktika onak ezartzeko.

Erronka horri aurre egiteko, 2020an Eurosheep sarea sortu zen, ardiei buruzko ezagutzak trukatzeko ekimen europarra, sektoreko 1.200 eragileren baino gehiagoren parte hartzearekin, abeltzainak, albaitariak, teknikariak, ikertzaileak eta akademikoak tartean. Emaitzak gaur goizean aurkeztu dira Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den NEIKER zentro teknologikoaren egoitzan, Arkautin (Araba), hiru urte eta erdiko ikerketaren ondoren –lehen zatia pandemiak baldintzatuta–.

Proiektuaren esparruan, sare tematiko bat sortu da ardien osasunari eta nutrizioari buruzko ezagutza berritzailearen truke interaktiboa egiteko, parte hartu duten 8 herrialdeetako industria horretako eragile nagusien artean (Frantzia-proiektuaren liderra, Espainia, Italia, Hungaria, Irlanda, Italia, Erresuma Batua eta Turkia). Helburua? Sektorearen produktibitatea eta errentagarritasuna hobetzea lortzea, animalien elikadura eta osasuna hobeto maneiatuz.

Proiektuaren barruan, NEIKER zentro teknologikoak zeregin nabarmena izan du sarearen dinamizatzaile gisa Espainian, premien ebaluazioa eta sektoreko profesionalentzat erabilgarri izango diren eta haiek onartuko dituzten irtenbideak bilatuz nazio mailan, eragin handiagoarekin Euskadin, Nafarroan, Gaztela eta Leonen, Gaztela-Mantxan eta Extremaduran.

Ina Beltran de Heredia proiektuaren koordinatzaile nazional eta NEIKEReko Animalia Ekoizpeneko departamentuko ikertzaileak azaldu duen bezala, oro har, emandako irtenbideek haragi eta/edo esnearen ekoizpena handitzen laguntzen dute, baita animalien osasuna eta ongizatea, ardi jardueraren irudi soziala eta elikaduraren efizientzia handitzen ere; beraz, oro har, jardueraren diru sarrerak handitzen laguntzen dute. Gainera, horietako batzuek eragin positiboa sortzen dute ingurumen mailan ere”.

Izan ere, hautatutako proposamen gehienak maila tekniko-ekonomikoan, ingurumenean eta sozialean ebaluatu dira, testuinguru geografiko eta produktibo desberdinetara zabaldu eta egokitu ahal izateko.

Ekitaldian eman zuen hitzaldian, ikertzaileak parte hartzaileen artean onarpenik handiena duten irtenbideetako batzuk zehaztu ditu. “Nutrizioaren esparruan, azpimarratzekoa da aurrerako uzten diren arkumeen elikadura kudeatzeko tresna bat. Animalien osasunari dagokionez, berriz, pedilubiorako –apatx bainuak– eta ardi herrenak maneiatzeko praktika onak bildu dira”. Bi irtenbide horiek Espainian egindako ikerketan izan dute jatorria.

Guztira, maila nazionalean, 11 irtenbide aukeratu eta probatu dira 25 ardi eta arkume artaldetan –7 elikadurari buruzkoak eta 4 osasunari buruzkoak–. Halaber, sektorearen efizientzia hobetzeko asmoz, “proposamen horiek abeltzainek beraiek edo teknikariek ebaluatu dituzte, ezartzeko kostuari, aplikagarritasunari eta lortutako emaitzetan oinarritutako gogobetetze mailari dagokienez”, NEIKEReko ikertzaileak azpimarratu duenez.

Diziplina anitzekoa eta europarra

Ikerketan zehar, ekintza ugari egin dira sektoreko eragile ekonomiko guztien artean ezagutzaren trukea sustatzeko –abeltzain eta teknikarietatik hasi albaitari eta ikertzaileetara–.

Lehenik eta behin, proiektuaren hasieran, sektorearen beharrak identifikatu ahal izateko inkesta bat diseinatu zen, eta parte hartu zuten herrialdeetako 1.200 eragile, abeltzain, teknikari, albaitari, ikertzaile eta irakaslek baino gehiagok erantzun zioten.

Inkesta horren emaitzetan kezka komunak antzeman ziren parte hartu zuten herrialde guztietan, batez ere ezagutza handiagoa lortzeko animalia mota bakoitzaren nutrizio premiei dagokienez –ardiak, aurrerako bildotsak, gizentzeko bildotsak, etab.–, eta barne parasitoen kontrolari dagokionez”, zehaztu du Beltran de Herediak.

Inkesta horren ondorioz, herrialde bakoitzak detektatutako arazoak konpontzeko 12 irtenbide proposatu ditu. Soluzio horiek parte hartu duten zortzi herrialdeetako artaldeetan aukeratu eta ezarri dira. Material guztia jasota, ikerketaren esparruan lortutako emaitzak zabaltzeko eta ustiatzeko Europako estrategia bat diseinatzen ari dira, sektorearen errentagarritasuna hobetzeko eta animalien ongizatea bermatzeko.

Eurosheep sareari buruz

Eurosheep ardien osasunari eta nutrizioari buruzko Europako sare tematiko bat da, Europar Batasunak Horizon 2020 programaren bidez finantzatua. Ekimenean ardiak ekoizten dituzten EBko herrialde nagusietako bazkideek parte hartu dute (Frantzia, Irlanda, Espainia, Italia, Hungaria, Grezia), baita Erresuma Batukoek eta Turkiakoek ere.

Sektoreko eragileen arteko ezagutza trukean oinarrituta, ekimenak 96 irtenbide baino gehiago jasotzea lortu du –47 ganaduaren osasuna maneiatzeari buruzkoak eta 49 nutrizioa maneiatzeari buruzkoak–, eta 52 aholku eta trikimailu aurkeztu dira irtenbideetako batzuk aplikatu ahal izateko. Gainera, premia batzuetarako irtenbide espezifikorik lortu ez zenez, 26 orri tekniko idatzi dira, horiek konpontzen aldera.

Proiektuaren esparruan garatutako material guztia estekahonen bidez kontsulta daiteke.

 

Portrait of cheerful veterinarian smiling looking at camera while using digital tablet standing in sheephed . farm. Sheep breeder using digital tablet. Smart farm.
Tagged ,