Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

2023, Maiatzak 22

NEIKERek nekazaritzan ureztapena maneiatzeko gida bat plazaratu du

  • Dokumentuak ura efizientziaz erabiltzeko neurri sorta bat eskaintzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaiak proposatutako jardueren parte da
  • Neurri horiek inoiz baino beharrezkoagoak dira, ia gauza segurua baita klima aldaketaren ondorioz tenperatura igoko dela eta nekazaritzan lehorte aldiak maizago gertatuko direla
  • Laboreei behar duten unean ur kantitate egokia ematea funtsezkoa da uzta hobeak bermatzeko, ingurumenerako onurak ekartzeaz eta kostu ekonomikoak aurrezteaz gain.

Ura da nekazaritzako ekoizpenaren baldintzatzaile nagusia, eta ondasun urria. Horregatik, oso garrantzitsua da ureztapena ondo erabiltzea, laboreari behar duen ura une egokian emanez. Horrenbestez, aplikazio egoki batek, uzta hobeak lortzen ez ezik, ura kontserbatzen ere lagunduko du.

Ildo horretan, nekazariei beren jarraibideak eta ureztapen sistemak optimizatzen laguntzeko, NEIKER zentro teknologikoak ureztapena maneiatzeko gida bat landu du, ureztatzeko uraren erabileraren efizientzia handitzen lagunduko duten neurri bateria bat eskaintzen duena.

Horretarako, eskuliburu tekniko horrek ureztapenaren kudeaketan inplikatutako hiru baliabideak kontuan hartzen ditu: ura, lurzorua eta laborea, eta hainbat gomendio proposatzen ditu ureztatzearen programazioari, laboreei ura behar bezala aplikatzeari eta ureztatze sistemak lursail bakoitzaren ezaugarri espezifikoen arabera prest jartzeari buruz.

[DESKARGATU NEKAZARITZAKO UREZTATZE PRAKTIKA ONEN GIDA]

 

NEIKER ETA UREZTAPENA OPTIMIZATZEA

NEIKERek esperientzia zabala du nekazaritzan uraren erabilera aztertzeari eta optimizatzeari dagokionez.

Ibilbide horren ondorioz, doan erabiltzeko hainbat aplikazio ditu, gaur egun Arabarako bakarrik eskuragarri, ureztatzeko jarraibideak labore motaren, baldintza klimatologikoen eta eskualdearen arabera sailkatzen dituztenak.

Horien artean nabarmentzen dira URA, alerta sistema bat, informazio fidagarrian oinarrituta, ureztatzeko gomendioak ematen dituena, NEIKERMET, urteko datu metatuetan oinarrituta, prezipitazioen eta izozteen probabilitateak ezagutzeko aplikazioa, eta ENCHARCA, aukera ematen duena aspertsio bidezko ureztapena hasi ondoren zenbat denboratik aurrera (orduak) egon daitekeen istiltzeko arriskua kalkulatzeko.

 

NEKAZARITZA ETA KLIMA ALDAKETAREN MAHAIA

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaiak Euskadiko lehen sektoreko eragileek kontuan hartu beharreko neurri gisa sartu du ureztatzeko gida, eskualde batzuetan ureztatzeko dagoen ur eskasiari aurre egiteko.

Tagged