Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2023, Urtarrilak 31

“Petra Labordarekin sukaldean” liburuaren aurkezpena egin zen Madrilen

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Madrid Fusión kongresuaren XXI. edizioaren inaugurazioan izan zen . Kongresua  urtarrilaren 25era arte ospatu da, “Sin límites. No limits” lelopean.

Madrid Fusion ekitaldiak nazioarteko sukaldari ospetsuenak biltzen ditu, egungo gastronomiaren joeren bila, ezusteko sentsazioak eta zaporeak eragiten dituzten kontzeptu eta teknikak konpartitzeko.

Biltzarra egiten ari den IFEMA esparruan eman den lehenengo hitzaldia, Andoni Luis Aduriz, Errenteriako Mugaritz jatetxeko sukaldariarena izan da. “Mugaritz XXV” izenburuarekin, euskal sukaldariak bide jarraitu eta etengabearen gakoak partekatu ditu. Bide horretan, probokazioa interakziorako tresna garrantzitsua da, atsegina bezain garrantzitsua; eta sormena eraldatu egiten da esperimentazioa mugimenduan mantentzeko.

“Petra Labordarekin sukaldean” liburuaren aurkezpena

Madrid Fusionera egindako bisitaren ondoren, arratsaldean Oroz sailburuordeak Madrilgo Euskal Etxearen egoitzan egin den “Petra Labordarekin sukaldean” liburuaren aurkezpenean parte hartu du. Ekitaldia Arma Plaza Fundazioak antolatu du, Hondarribiko Udalarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta HAZI Fundazioarekin elkarlanean.

Petra Laborda hondarribiarrak 1929an argitaratu zuen “Sukaldaritza praktikoa” liburuaren berrargitalpen bat da. Liburu horren bidez, sukaldaritzaren historiarako testu interesgarri bat berreskuratzeaz gain, jatorri oso xumeetatik abiatuta, XX. mendeko lehen hereneko espainiar sukaldaritzako elitearen parte izatera iritsi zen emakume horren irudia ezagutarazi nahi da.

Ekitaldia Txomin Sagarzazu Ancisarrek, Hondarribiko alkate eta Arma Plaza Fundazioko presidenteak, aurkeztu du, eta Bittor Oroz eta Gonzalo López Muñiz historialariak parte hartu dute.