Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

2022, Abenduak 5

Edurne eta Beltza patatak transferitu dizkio NEIKERek UDAPAri

  •  NEIKERek lortutako bi patata barietateak transferitzeko akordioa sinatu dute zentro teknologikoak eta UDAPA kooperatibak
  • Aliantzaren oinarrian dago Arabako kooperatibak tuberkulu horiek landatu, ekoitzi eta merkaturatzea, eta 2032ra arte egongo da indarrean
  • Zentro teknologikoen eta elikadura sektoreko enpresen arteko lankidetza funtsezkoa da ezagutzak partekatzeko eta merkatuaren eskaerei erantzungo dieten irtenbide berriak garatzeko

NEIKER zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Allianceko kideak (BRTA), eta UDAPA arabar kooperatibak 2032ra arteko transferentzia akordioa sinatu dute, eta, horren bidez, kooperatibak NEIKERek lortutako Beltza eta Edurne hazitarako eta kontsumorako patata barietate berriak landatu, ekoitzi eta merkaturatu ahal izango ditu.

Leire Barañano NEIKEReko zuzendariak sinatzeko ekitaldian azaldu duenez, “lankidetza hau oso baliagarria da, zentro teknologikoen eta nekazaritzako elikagaien sektorearen arteko aliantzei esker, erronkei irtenbideak aurkitu ahal izango dizkiegulako, eta etorkizunari begira etor daitezkeen aukera berriak aprobetxatu”.

Izan ere, ezagutzak eta irtenbideak nekazaritza sektoreari transferitzea NEIKERen filosofiaren funtsezko zati bat da. Zentro teknologikoaren eta nekazaritzako elikagaien enpresen arteko aliantzei esker, NEIKERek irtenbide berritzaileak gara ditzake sektorearen erronkei aurre egiteko, eta, horrela, nekazariek uzta hobeak lortu ahal izango dituzte, eta ingurumena eta gure elikagaien ekoizpena zaintzen jarraitu.

‘Jatorria duten patatak’

Gure merkatuetan ohikoenak diren patata gehienek ez bezala, Beltzak purpura kolore bizia du, eta osasunerako onuragarriak diren antioxidatzaile ugari. Gainera, oso ondo egokitzen da Arabako baldintza klimatikoetara, eta horrek ekoizpen handia eta egonkorra lortzen laguntzen du. Barietate berriak Andeetako gurasoak ditu, kolore more hori ematen diotenak, baita bertakoak ere, ekoizpenean errendimendu ona lortzen laguntzen dutenak.

Edurnek, berriz, oso kalifikazio onak lortu ditu azken bezeroak onartzen dituen baloratzeko egindako dastatzeetan. Kolore hori argiko haragia du, eta oso azal fina, erraz garbitu eta zuritzen dena. Gainera, frijitzeko eta egosteko gaitasun ona du, eta, beraz, ezin hobea da etxean kontsumitzeko.

Gabonetako kanpainari begira, UDAPAk bi barietate berriak merkaturatzeko asmoa du, banaketa handiko bere bezero nagusien bitartez, ‘Jatorria duten patatak’ leloarekin.

“Bi erreferentzia berri horiek merkaturatzea oso mugarri garrantzitsua da gure kooperatibarentzat, agerian uzten baitu lurraldean patataren ekoizpena bultzatzeko egiten ari garen lan handia”, esan du Alfonso Saenz de Camarak, UDAPAko zuzendari nagusiak. Gainera, kontsumitzaileentzat erakargarriagoak izan daitezen, “patata horiek plastikorik gabeko enbaseetan aurkezten dira, eta irudi moderno batekin, kooperatibaren balio nagusiak irudikatu nahian: jasangarritasuna, tokiko ekoizpenaren aldeko apustua, lankidetza eta berrikuntza.

Urtetako lankidetza

Bi erakundeen arteko lankidetza 2018an hasi zen, I+G ikerketa eta garapenerako lehen akordio batekin, baldintza jakin batzuk eta kontsumitzaileen eskaerak betetzen dituzten patata barietateak garatzea lortzeko. Gainera, nekazarien beharrak ere ase nahi ziren, produktu berritzaileak lortuz, ustiategiak dibertsifikatzen eta merkatuaren egungo eskakizunetara egokitzen laguntzeko.

Eta horrela sortu ziren bi barietate horiek. Edurne eta Beltza lortzeko, zentroa teknika tradizional eta natural zorrotzen erabileran oinarritu zen, sukaldaritzan kalitate ezaguna duten barietateak eta, gure inguruneko baldintza agroklimatikoengatik eta birus eta nematodoengatik (harrak) ager daitezkeen gaixotasunekiko erresistentzia dutenak gurutzatuz.

Horrela, Beltza barietatea 2019an inskribatu zen erregistroan, eta urtebete geroago, 2020ko udaberrian, Arabako kooperatibak tuberkulu horren 600 kg hazi jaso zituen, balorazio agronomikoa zein komertziala egiteko. Horrenbestez, 8.000 kiloko uzta lortu zen, eta kontsumitzaileek oso harrera positiboa egin zioten. Edurneri dagokionez, 2021eko udan UDAPAk 1.200 kg hazi jaso zuen, eta bere bazkide ekoizleetako baten finkan landatu zuen, ebaluaziorako entsegu bat erakusteko.

Nola lortzen dira patata barietate berriak?

NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babeseko Departamentuak barietate berriak lortzeko erabiltzen duen prozedura metodo naturaletan oinarrituta dago erabat, ezaugarri agronomiko onak dituzten eta laborearen gaitz nagusiekiko erresistentzia duten barietate desberdinak gurutzatuz egiten baita. 1933. urteaz geroztik, Iturrietan (Araba) Patataren Haztegia Hobetzeko Aztertokia sortu zenez geroztik, zentro teknologikoa barietate berriak garatzen ari da, hautaketa klonaleko prozesu baten bitartez, estatuan eta EBn patata ekoizten duten eskualdeetako baldintza agroklimatikoetara egokituta. Orain arte, NEIKERek hogeita hamar barietate baino gehiago erregistratu ditu, eta horietako zenbaitek arrakasta handia lortu dute merkatu nazionaletan zein nazioartekoetan.. Barietate propio horien abantailak dira, besteak beste, errendimendu produktibo handiagoa, kostuen murrizketa eta hainbat gaixotasunekiko erresistentzia handiagoa, kanpotik datozen barietateekiko menpekotasuna saihesteaz gain.

 

Tagged