Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2022, Irailak 28

Estatu Batuek, Arabako Errioxatik ardoetan gehien inbertitzen duen herrialdea

T

Osasun egoeraren ondoriozko bi urteko etenaldiaren ondoren, Arabako Errioxak Mahats‑bilketaren Festa berreskuratu zuen,  hurbileko mahastizaintza eta gastronomiaren arloko zale eta profesionalentzako ezinbesteko hitzordua. Lantziegon ospatu zuten jaialdiaren hogeita zazpigarren edizioa. Esparru horretan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredorekin eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raul Perez Iratxetarekin batera, Arabako Errioxako ardoen esportazioek urteko lehenengo seihilekoan izan duten bilakaerari buruzko informazioa eman zuen, eta sektorearekin batera egindako kanpo-sustapeneko jardueren laburpena egin zuen.

Orozek emandako datuen arabera, Arabako Errioxak 76 milioi eurotik gora esportatu du 2022ko lehenengo seihilekoan, hau da, aurreko ekitaldian aldi berean erregistratutakoaren antzeko kopurua. “Nahiz eta esportatutako bolumenak % 15 egin duen behera, fakturazioa mantendu egin da; izan ere, inflazio handiko egoera batean, prezioek % 17 egin dute gora, hau da, litroko prezioa 6,71 eurora iritsi da”, baieztatu zuen.

“Horrek agerian utzi du balio erantsi handiko produktu bat dela eta dagoeneko munduko 91 merkatutan aurki daitekeela: lehenik eta behin, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, eta, azkenik, Nikaraguan eta Laosen”, azaldu zuen sailburuordeak.

Bolumenaren beherakadaren arrazoia da 2022a merkataritza-ziurgabetasun handikoa urtea izaten ari dela, Errusiak Ukraina inbaditu izanaren, garraioaren eta hornigaien krisiaren, eta erregaia eta energia garestitzearen ondorioz, horrek guztiak inflazio global gogorra eragin baitu. “Alde positiboa da, Errioxa JDKdun ardoen esportazioek, nahiz eta bolumenean behera egin duten, nazioarteko ardo-merkataritzaren joerari helduz, ia ez dutela baliorik galtzen, merkatuen aldaketa garrantzitsua gertatu baita, batik bat prezioak altuagoak baitira”, nabarmendu nahi izan du Orozek.

Merkatuen arabera

Merkatuen arabera aztertuz gero, azpimarratzekoa da Estatu Batuek Erresuma Batua eta Suitza gainditu dituztela, Arabatik esportatutako Errioxa JDKdun ardoetan gehien inbertitzen duten herrialdea baita. Erresuma Batuek, neurri handi batean, bolumenaren mundu mailako beherakada markatu dute; izan ere, % 36 egin du behera, 2,4 milioi litrora arte. Bestalde, nabarmentzekoa da Estatu Batuen garapen paregabea, Suitza gainditu baitzuen bigarren helmuga gisa, % 45 egin baitu gora, 1,7 milioi litrotara iritsi arte. Milioitik gora Suitza eta Alemania daude.

Balioari erreparatzen badiogu, Estatu Batuak are gehiago hazi dira (% 53), eta, ondorioz, esportazioen hirugarren helmuga izatetik lehen merkatu izatera igaro da, 12 milioi eurorekin. Hazkunde nabarmen horretan, halaber, batez besteko prezioa handiagoa izan da (% 6,1), eta batezbestekoa baino handiagoa (6,89 €/litro). Suitzan ere prezioa altua da (7,23 €/litro).

Beste helmuga batzuei dagokienez, Kanada bosgarren merkatu gisa finkatu da: bolumenari dagokionez % 13,8 hazi da, eta balioari dagokionez, berriz, % 24; batez besteko prezioa 8 €/litro ingurukoa da, gutxi gorabehera. Mexikok ere erritmo hona hartu du; izan ere, salmentek % 37 egin zuten gora bolumenari dagokionez, eta % 57, berriz, balioari dagokionez. Horrek Arabatik esportatutako Errioxa JDKdun ardoek Amerikako merkatuetan bizi duten une paregabea berresten du. Halaber, gora egin dute hainbat herrialdetara egindako esportazioek, hala nola Irlandara, Frantziara, Hong Kongera, Taiwanera, Arabiar Emirerri Batuetara, Dominikar Errepublikara edo Australiara.

22-23 kanpo sustapenerako jarduerak 

COVID 19aren pandemiak eragindako etenaren ondoren, 2022an normaltasunera itzuli dira sustapen‑ekitaldiak, bereziki azokak. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, HAZIk zuzentzen duen ARDOA Basque Wine Office bulegoaren bitartez, Elikagaien Industria Sustatzeko Plan zabala garatzen ari da, azoketan Euskadi Basque Country markapean batera parte hartzeko.

Hala, 2022. urteko lehenengo seihilekoan lau azoka hauetan parte hartu dugu: Bartzelona Wine Week, Prowein Dusserdolf, Fenavin Ciudad Real eta Gourmets Madril. Horietan, 100 upategi inguruk hartu dute parte.