Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

2022, Uztailak 5

Euskadik eskualdeko bioekonomia bultzatzen duten driverrak aurkeztu ditu Europan

“Eskualdeko trantsizioen desblokeatzea bioekonomian. Gaiaren egoera eta etorkizunerako perspektibak “izenburupean, Bioregions Facility (Euskadi bertako kide da) eta Biomasari buruzko Alemaniako Ikerketa Zentroak (DBFZ) bi eguneko tailerra antolatu zuten Leipzigen (Alemania) -2022ko ekainaren 28 eta 29an-, eskualde mailan bioekonomia sustatzen jarraitzeko.

Lehen jardunaldian, DBFZren Leipzigeko instalazioetan, bioekonomian punta-puntakoak diren Europako eskualdeen ekimenak azaldu ziren, hala nola Ipar Renania-Westfalia, Karelia edo Euskadi, eskualdeko motor eta bideratzaile nagusiak hobeto ulertzeko.

Eskualdeko beste ekimen enblematiko batzuen eta bioekonomiako inbertsioa desblokeatzeko politika arrakastatsuen azterketa ere egin zen. Mahai-inguruetan, Nitrako (Eslovakia) Nekazaritza Unibertsitateko, Leipzigeko Ingurumen Ikerketaren aldeko Helmholtz Zentroko eta Finlandiako Ekialdeko Unibertsitateko partaideek eskualde bat bioekonomiako inbertsioetarako erakargarri egiten duten faktoreei buruz hausnartu ahal izan dute.

Leire Barañanok, NEIKEReko zuzendari nagusiak, Leipzigeko jardunaldian parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzaren izenean. ‘Bioekonomia erregionala bultzatzen duten faktoreak, BIOREGIONS Facility-n ikasitako lezioak ‘izeneko hitzaldian, Barañanok bioeskualdeen plataforma horrek Europako eskualde batean baso-bioekonomia zirkularraren garapena zehazten duten faktoreak identifikatzeko egin duen azterlana aurkeztu zuen. Era berean, Europako hiru eskualde liderretan baso-bioekonomiaren garapenaren ildo nagusiak azaldu zituen, halaber Ipar Karelia (Finlandia), Ipar Renania-Westfalia (Alemania) eta Euskadiren kasuak kontatu zituen.

Bere parte-hartzean, NEIKEReko zuzendari nagusiak Bioregions plataformaren ikerketaren ondorio nagusiak ere azaldu zituen. Eskualdeak funtsezkoak direla azpimarratu du baso-bioekonomia zirkularra ezartzeko, eta nabarmendu du agintari publikoek bultzada handia eman behar dutela lehenengo etapetan, bai eta eragileen (enpresak, klusterrak, inbertsio-funtsak, teknologia-zentroak, unibertsitateak) partaidetza goiztiarraren beharra, ekosistema optimoa sortzeko. Amaitzeko, Barañanok gogorarazi zuen eskualdeen arteko elkarlana eta lankidetza-sareak ezinbestekoak direla baso-bioekonomia zirkularrerantz eraldatzeko prozesuak bizkortzeko.