Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2022, Ekainak 22

Fatmata Binta chefa, 2022ko Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea

Fatmata Bita, Afrikako sukaldari gaztea, fulani sukaldaritzaren egungo erreferente, nomada eta modernoa, Basque Culinary World Prize 2022ko irabazlea izan da Afrikako tribu nomada handienaren sukaldaritza-kulturan dagoen potentzialaren inguruan egiten duen dibulgazio eta garapen lanagatik. Sierra Leonan jaioa, “Chef Binta” ezizena duen sukaldariak “Dine on a mat” ekimenaren bitartez, fulaniarren janariarekin erlazionatzeko ohiturak, zaporeak eta moduak partekatzen saiatzen da, elkarrizketa eta ulermen iturri baliotsua izan dadin; hezkuntza eta, halaber, praktika iraunkorrak bultzatuz. Bestalde, Fonio bezalako osagaiak landa-komunitateentzako diru-iturri bihurtzeko fundazio bat sustatzen hasi da, non emakumeek egiten duten lana gehienbat.

Ekimen horretako afari asko komunitate-proiektuetarako dirua biltzeko iturri dira, eta hari esker, Bintaren hitzetan, Ghanako 12 komunitate eta 4 eskualdetako 300 familiak baino gehiagok jaso dute onura.

Era berean, bere Fulani Kitchen Foundation-en helburua da fula eskualde guztietako emakumeak eta neskak heztea, ahalmentzea eta ahalduntzea. Lehenik eta behin, emakumeen santutegi izango den zentro bat eraiki du, haien premia sozialei, hezkuntzazkoei eta komunalei erantzuteko balioko duena. Hainbat motatako produktuak prozesatzeko eta ontziratzeko babesleku seguru gisa ere funtzionatuko du zentroak. Fundazioa lau hektareatan hasia da lanean, eta espero du 500 hektarea izatera iristea, horrela 200 tona Digitaria —glutenik gabeko artatxiki bat— esportatuko dituzte Afrikako eta atzerriko hainbat herrialdetara. Fundazioak emakumeak integratzea biilatzen du, aprobetxatu gabeko eremuetako produktibitatea handitzearen alde egitea, autonomia ekonomikoko testuinguruak ziurtatuz, elikagaien segurtasuna bermatuz eta landako komunitate horien enplegagarritasuna indartuz.

Gastronomia indar eraldatzailea da, baita testuinguru desafiatzaileenetan ere. Horregatik, Basque Culinary World Prize Sariketak ospatu nahi du nola sektore horretako profesionalek bihurtzen duten gastronomia arlo askotan –gizarte integrazio eta berrikuntzan, jasangarrintasunean, zein elikadura-hezkuntzan, esaterako– aurrerapenak eta eraldaketak bultzatzeko tresna.

BCWPk eman ditu jakitera irabazlearen eta bi aipamen berezien izenak; horrela, sukaldetik inpaktu soziala eragingo duten eta inspiratzailea zein kutsakorra den fenomeno baten –gastronomia– eredu diren istorio eta kasu inspiratzaileak ezagutzera emateko duen interesa berresten du. 2021ean heziketa gastronomikoak haurrengan duen garrantzia nabarmendu ondoren –zer eta nola jan behar dugun kontzientziatzeko helburuz–, zazpigarren edizio honetan, BCWPk etengabe jarraitu du gastronomiaren munduko eredu eraldatzaileak bilatzen.

Horregatik, Fatmata Bintaz gain, epaimahaiak beste bi chef-en lana aintzatetsi du, eta aipamen berezia egin die: Douglas McMasterri (Erresuma Batua) bere sormena erabiltzeagatik “zero waste” filosofia sustatzeko “Zero Waste Cooking School” ekimenaren bidez; eta Edson Leite-ri (Brazil), São Pauloko gazteak sukaldaritzan trebatzeko eta laguntzeko programak diseinatzeagatik lan-aukerak hobetzeko, “Gastronomia Eskola Periferikoa” proiektuarekin.

Bere aldetik, “Chef Bintak” Fula kulturako sukaldaritza nomada eta modernoaren erreferente da. Berarentzat, hesiak gainditzen dituen hizkuntza unibertsala da janaria. Ez du zertan konplexua izan goxoa izateko, eta janariak badu, gainera, pertsonen eta komunitateen artean zubi-lana egiteko ahalmena.

Saria jaso ondoren, Fatmata Bintak aitortu du harro sentitzen dela, eta eskerrak ematen dizkiola BCWPri. Gainera, zera adierazi du: “Fula komunitatea artzainak baina gehiago dira. Ezin dezakegu ukatu jada emakumeen ahalmena. Munduak emakumeen talentua eta jakinduria aprobetxatu behar ditu. Gaia elikagaien segurtasuna, ekonomiaren indarberritzea edo bakea izan, emakumeen parte-hartzea inoiz baino beharrezkoagoa da orain. Basque Culinary World Prize-i eskerrak eman nahi dizkiot sari honengatik. Ohore hau, niretzat ez ezik, ahalmen handiena lortzeko ahaldunak eta inspiratuak izango diren emakume guztientzat ere bada, eta gainera, erronkak argituko ditu eta emakumeentzako irtenbideak ekarriko ditu. BCWP sariak, komunitate hobea eta mundu hobea lortzeko aldaketak eragingo dituen konponbidea burutzen lagunduko du”.

2022an, aitzindaria den sari honen zazpigarren edizioa antolatu dute sariketaren sustatzaileek; gaur egun haien jakituria, talentua, sormena eta indarra gure gizarteak eskatzen dituen aldaketekin bat egiteko baliatzen duten sukaldariak nabarmentzen ditu BCWPk.

Edizio bakoitzean, Basque Culinary World Prize sariketak, irabazleen bitartez, mezu bat bidaltzeko aprobetxatzen du, nazioarteko komunitatea jabetu dadin sukaldari batek hainbat arlotan egin dezakeela haren balio-ekarpena; edizio honetan, gizarte integrazioa, jasangarritasuna eta elikadura-hezkuntzaren arloa hartu du ardatz.

Basque Culinary World Prize gastronomian liderra den Basque Culinary Center erakunde akademikoak eta, Euskadi-Basque Country estrategia integralaren barruan, Eusko Jaurlaritzak ematen duten sari bakarra da. Ekimen eraldatzaileak egiten dituzten chefen lana aintzatesten du sariak, eta irabazleak aukeratutako proiektua gauzatzeko 100.000 euroko ekarpen ekonomikoa du.

Fatmata Binta hautatu du irabazle Basque Culinary Centerren Nazioarteko Batzordeko kide eta munduko eragin handienekoak diren chefetako batzuek osatutako epaimahaiak. Joan Roca izan da epaimahaiko lehendakaria (Espainia -El Celler de Can Roca), eta honako chef entzutetsu hauek ere izan dira epaimahaikide: Gastón Acurio (Peru), Michel Bras (Frantzia), Manu Buffara (Brasil), Mauro Colagreco (Argentina/ Frantzia), Dominique Crenn (Frantzia/AEB), Trine Hahnemann (Danimarka), Enrique Olvera (Mexiko), Pia Leon (Peru), Narda Lepes (Argentina), Elena Reygadas (Mexiko) eta Josh Niland (Australia).

Fatmata Binta, executive chef, photographed at a fulani settlement in Shai Hills, Greater Accra Region-Ghana. December 4, 2021. New York Times/Francis Kokoroko NYTCREDIT: Francis Kokoroko for The New York Times