Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

2022, Maiatzak 17

Eusko Jaurlaritzak, San Isidro egunean, familia-nekazaritza defendatu zuen

San Isidro eguna dela eta, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearekin batera, Orexako (Gipuzkoa) Ohian Txiki ardi-sektoreko kooperatibaren instalazioak bisitatu zituen.

 

Bisita horretan, ArantxaTapia sailburuak familia-nekazaritzan oinarritzen den euskal nekazaritzako eta abeltzaintzako eredua defendatu nahi izan zuen. Haren hitzetan: “eredu jasangarria da, ingurumena errespetatu, ingurunea zaindu eta hura babesten du; hortaz, ezinbestekoa da lurraldearen kudeaketarako. Familia‑nekazaritzak tokiko produktuak hornitzen ditu, osasungarriak, kalitatezkoak, eta gure kultura gastronomikoari eusten laguntzen du”.

 

Ukrainako gerra eta garraio-sektorean izan diren gatazkak direla eta, erregaien garestitzearen ondorioz sektorea pairatzen ari den zailtasunei dagokionez, Tapiak azpimarratu du bere Sailak laguntza finantzarioen ildo bat sortu duela, 10 milioi eurokoa, sektoreko enpresei beren errentagarritasunari eusten laguntzeko. Kontuan izan behar da, datu berrienen arabera, Euskadin 15.487 ustiategi daudela erroldatuta eta horietako 11.249 abeltzaintzakoak direla.

 

Ia 5.000 pertsona ari dira nekazaritzan profesionalki lanean (haien errentaren % 25, gutxienez nekazaritza-jardueratik dator).

 

Emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzea

 

Euskal nekazaritzako eta abeltzaintzako eredua garatzeko oinarrizko zutabeetako bat emakumeek lehen sektoreko eta landa-munduko arlo guztietan baldintza berberetan parte hartzea dela jakinda, Eusko Jaurlaritzak duela zazpi urte onartu zuen Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legea, Espainiako Estatuan aitzindaria. Lege horren arabera, berdintasun printzipioa betetzeko, funtsezkoak dira nekazaritza-ustiategien titulartasuna eta titulartasun partekatua (gaur egun ustiategien % 25 baino ez dago emakumeen esku), emakumeen ordezkaritza nekazaritza-sektorean eta haien eskubide sozialen aintzatespena.

 

Arau-esparru horretan, Eusko Jaurlaritzak 60.000 euro bideratuko ditu lehen sektorean emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera. Laguntza-mota horren bigarren edizioa da aurtengoa eta xede du emakume nekazarien eskubideen aintzatespena sustatzea, eta, horretarako, nekazaritza‑sektorean emakumeen lanaren garrantzia aitortzen laguntzen duten eta maila guztietan asoziazionismoa bultzatzen duten jarduketak sustatuko ditu. Horrez gain, lanean eta indarkeria sexistaren aurrean osasuna babesteko jarduerak finantzatuko ditu, bai eta emakume nekazariak prestatzeko eta trebatzeko jarduerak ere.

 

Ohian Txiki

 

Ohian Txiki gaztandegia enpresa kooperatibo bat da, eta 30 urte baino gehiago daramatza Idiazabal JD gazta egiten Gipuzkoako Orexa herrian dituen instalazioetan. Gaur egun, ekoizpena dibertsifikatzen ari da, eta bere eskaintza zabaltzen ari da beste barietate batzuetako gaztekin, besteak beste Urdiña eta Otzara gaztekin. Kalitate handiko gaztak dira, Eusko Label zigilua duen esneaz egindakoak, “Euskal Gazta” proiektuaren esparruan berreskuratzen ari diren betiko barietateak. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen proiektu horren xedea da Euskadin gaztaren kultura hobe baterantz aurrera egitea eta kontsumo‑une eta ‑modu asko dituzten gazta, errezeta eta zapore anitz daudela jakinaraztea.