Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Arantxa Tapiak, aurkeztu zuen “Antxua Eguneko” ekitaldia. Getarian (Gipuzkoa) ospatu zen, eta bertan atxoaren eta berdelaren datuak aurkeztu ziren. Tapia sailburuarekin batera bertaratu ziren Haritz Alberdi, Getariako alkatea; Leandro Azkue, Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria; Emeterio Urresti, Getariako Kofradiako zuzendaria; eta Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien zuzendaria.
Maiatzaren 1ean aurkeztutako datuen arabera, Euskadiko flotak guztira 4.619.021 kilo antxoa harrapatu ditu, hau da, Estatu mailan harrapatutakoaren % 29,37. Horietatik, 2.653.741 kilo Euskadiko lonjetan deskargatu ziren, batez besteko prezioa 1,08 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 2.869.564 eurokoa. Euskaditik kanpo dauden lonjen kasuan, berriz, Euskadiko flotak 1.965.280,50 kilo deskargatu zituen, prezioa 1,91 euro/kilo izan zen, eta fakturazio globala 3.745.956,12 eurokoa.
Iazko kanpaina osoan, Euskadiko flotak 8.112 tona antxoa deskargatu zituen: 2.790 tona antxoa Euskadiko kofradietan (2020an baino % 44 gehiago) eta 5.322 tona Euskaditik kanpo (2020an baino % 18 gehiago). Batez besteko salmenta-prezioa 1,55 euro/kilo izan zen.
Berdelari buruzko datuak
Berdel-arrantzari dagokionez, Euskadiko flotak maiatza hilabete hasierara arte 7.944.550 kilo harrapatu zituen, hau da, Estatu mailan harrapatu denaren % 35,56. Horietatik, 5.380.732 kilo Euskadiko portuetan deskargatu ziren, batez besteko prezioa 1,41 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 7.555.212,52 eurokoa. Euskaditik kanpo dauden portuen kasuan, berriz, Euskadiko flotak 2.563.818 kilo deskargatu zituen, prezioa 1,44 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 3.705.314,09 eurokoa.
Aurreko urtean Euskadin 6.672,178 kilo deskargatu ziren eta fakturazioa 7.562.372 eurokoa izan zen. Euskaditik kanpo, berriz, 1.450.629 kilo deskargatu ziren eta fakturazioa 1.613.562 eurokoa izan zen. Hau da, batez besteko prezioa 1,14 euro/kilo izan zen.