Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

2022, Apirilak 27

Bioekonomiaren arloko aditu europarrek Euskadiko proiektuak bisitatu zituzten

Bioekonomia gero eta nabarmenagoa da Euskadin. Gure lurraldea trantsizio ekologikorantz doa bioekonomiarekin eta baso-ikerketarekin lotutako hainbat proiektu eta ekimeni esker. Testuinguru horretan, Europako Basogintza Institutuaren (EFI) zuzendaritza-batzordea, basoen ikerketan erreferentzia den Europako erakundea, urteroko bilera egiten ari zen Euskadin, lurraldea Europako hegoaldeko gune bioekonomikoetako bat bezala azaleratzen ari diren proiektu guztiek erakarrita.

Euskadi, Europako hegoaldeko bioekonomiaren gunea

«Ez da kasualitatea EFIren organo gorenaren bilera, bioekonomiaren arloari lotutako adituek ordezkatua, gure lurraldean egitea, Enkarterrin, hain zuzen ere. Eskualde horretan bioekonomiaren gune indartsu bat garatzen ari da, prestakuntza, ekintzailetza eta enpresa jarduerak barne hartzen dituena», azaldu du Leire Barañano NEIKEReko zuzendari nagusi eta EFIren zuzendaritza-batzordeko presidenteordeak.

Ildo horretan, azken urteotan, NEIKER zentro teknologikoa, lehen sektoreari irtenbide teknologikoak eskaintzen espezializatua, lankidetzan ari da Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomia zirkularra bultzatzeko hainbat proiektuetan, hala nola Latxari proiektuan, latxa ardien artile-hondakinei bigarren bizitza bat emateko edo FERTILWASTES proiektuan, ongarri eta bioestimulatzaile berriak garatzen hondakin organikoen aprobetxamendu jasangarriaren bidez.

 

Ekonomia- eta enpresa-sare iraunkorrago baterantz

Euskadik urteak daramatza ekonomia zirkularraren arloan lanean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren datuen arabera, 2000. urtetik, euskal ekonomia %26 hazi da; materialen kontsumoa, berriz, %25 murriztu da, eta zabortegietako hiri-hondakinen bolumena, berriz, %56 murriztu. Trantsizio ekologikoaren garai honetan, euskal ekonomia materialen kontsumotik eta hondakinen sorreratik desakoplatzen ari da, ekonomia zirkularra bultzatzeko lehen aipatutako neurri eta proiektuen bitartez.

Testuinguru horretan, joan den urrian, Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plana onartu zuen. Ekimen hori Europako Itun Berdearekin lerrokatuta dago eta lehengaien kontsumoaren eraginkortasuna bultzatzea, hondakinak murriztea eta ekoizpen garbia optimizatzea ditu helburu. Beste erronka batzuen artean, plan honek produktibitate materiala %30 handitzea, hondakinak sortzeko tasa %10 murriztea eta Euskadi Europako ekonomia zirkularreko liderren artean kokatzea aurreikusten du.

 

Bisita hau Eusko Jaurlaritzak lurraldean eta bertoko enpresen artean bioekonomia sustatzeko estrategiaren barruan kokatzen da, ekoizpen eredu lineala eraldatzeko ekoizpen jasangarriago baterantz, proiektu, plataforma eta ekimen ezberdinen bitartez. Azken helburua gizakien ongizatea eta planetaren osasuna bermatzea da, NBEk ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuak -ODS- lortuz.

 

European Forest Institute (EFI) erakundeari buruz

European Forest Institute (EFI) basoen ikerketan erreferentzia den Europako erakundea da, eta basoekin lotutako gaietan erakundeei ematen dien laguntza normatiboagatik nabarmentzen da. 1993an sortu zen nazioarteko baso-ikerketa hobetzeko eta erabakiak hartzeko ardura dutenei Europa osoko basoei buruzko informazio inpartziala emateko.

Gaur egun, 28 estatu kide dituen nazioarteko erakundea da, eta Europako 37 herrialde eta eskualdetako 115 kide ditu, Euskadi barne.