Euskadiko elikagai eta edarien hemezortzi enpresak beren produktu berritzaileenak izan zituzten ikusgai Salón Gourmets 2022 azokan. Ekitaldi hori gama altuko produktu gastronomikoen Europako azoka nagusia da, eta ospatu zen Madrilgo IFEMA azoka eremuan.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriako enpresak nazioartekotzeko eta sustatzeko estrategia tarteko eta HAZIren bitartez, euskal enpresa horiek stand berean parte hartzeko aukera bideratu zuen, Euskadi Basque Country markaren babesean.
Joeren eta abangoardiaren erakusleihoa
Salón Gourmets azoka nazioarteko plataforma entzutetsuena da, eta bertan, gama altuko joerak aurkezten eta gastronomiaren sektoreko estatuko eta nazioarteko profesionalak elkartzen dira: jatetxeak, ostalaritza, banaketa, cateringa eta saltoki espezializatuak.
Salón Gourmets banaketako profesionalentzat (inportatzaileak/esportatzaileak, azalera handiak, e-commerce, txikizkako merkataritza, elikadura-kateak eta HORECA kanaleko espezialistak), ostalaritzako profesionalentzat eta kalitatezko elikagaien segmentuko espezialistentzat da.