Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Enfokamer Merkataritza Behatokiaren bidez, jasangarritasunari dagokionez kontzientziazio- eta inplikazio-mailari buruzko informazioa biltzeko Euskadiko herritarren artean egindako ikerketaren emaitzak argitaratu ditu.
Zundaketa baten bidez, zenbait alderdiri buruzko iritziak eta jarrerak bildu dira, baita gizarteak ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde egiten dituzten ekintza zehatzak ere.
Zehazki, ikerketak ere erantzuna eman nahi die honako helburu hauei:
- Euskadiko herritarren Garapen Jasangarriko Helburuen ezagutza-maila eta testuinguruan bertan esleitutako lehentasunak ezagutzea.
- Euskadiko biztanleen ingurumen-kontzientziazioko gradua eta kontserbazioaren alde izandako jarrera eta egindako ekintza zehatzak ezartzea.
- Euskadiko biztanleen garapen jasangarriari buruzko iritzietan, jarreratan eta ekintza zehatzetan sakontzea.
- Hondakinen birziklatzeari buruzko pertzepzioa eta Euskadiko biztanleek gehien egiten dituzten ekintza zehatzak aztertzea.
- Herritarrek kontsumo arduratsuari eta ekintza eratorriei buruz duten pertzepzioa ezagutzea.
- Eta Euskadiko biztanleek tokiko saltoki txikiei esleitutako ekarpena eta Garapen Jasangarriko Helburuetan duten partaidetza ezartzea.