¿Nola lagundu arrantza sektorearen legez kanpoko arrantza eta laneko abusuak murrizten? Erronka horri erantzun nahi dio Bermeo Tuna World Capital (BTWC) elkarteak abiarazi berri duen InnovaTUNA lehiaketa berriak, irtenbide berritzaileen bitartez. Helburua da irtenbide eta negozio-eredu berriak sustatzea, gizartean, ekonomian eta ingurumenean eragin positiboa izango dutenak eta atunaren balio-kateak aplikatu ahal izango dituenak.
InnovaTUNAk Bermeoko Udalaren, Itsasgarapen Elkartearen eta Urdaibaiko biosfera erreserbaren laguntza du
Ideia-lehiaketa planteatutako erronkari erantzuteko prest dagoen edozein pertsonari edo talderi zuzenduta dago (taldea, enpresa, startupa). Parte-hartzaileek 2022ko urtarrilaren 31ra arte izango dute beren proposamenak aurkezteko aukera. Horretarako, arrantza-sektoreko, arrantza-kudeaketa iraunkorreko eta kontsumitzailearen portaera, giza eskubideak eta lan-arloko legeria bezalako arloetako adituen laguntza izango dute. Aditu horiek parte-hartzaileak orientatuko dituzte, eta haien soluzioa zuzentzen eta zalantzak konpontzen lagunduko diete.
InnovaTUNAren proposamen irabazleak 10.000 euroko saria jasoko du, hau da, 5.000 euro eskudirutan eta mentoring-zerbitzu bat 6 hilabeterako (60 ordu guztira), aurrez aurrekoa edo online izan daitekeena, bere negozio-eredua, beste 5.000 eurotan balioetsita.
Aurrez izena emateko epea 2021eko abenduaren 17an hasi eta 2022ko urtarrilaren 28an amaituko da, eta konponbideak 2022ko abenduaren 17tik urtarrilaren 31ra bidali ahal izango dira. Informazio gehiago INNOVATUNAren webgunean: https://www.bermeotunaworldcapital.org/innovatuna/
InnovaTUNA lehiaketak gaur egun arrantzaren sektoreak aurre egin behar dion erronka handi bati erantzun nahi dio, Europan sartzen den arrainaren % 15 legez kanpoko jardueretatik datorrela uste baita.
“Urtero legez kanpo harrapatzen dira mundu osoan 11 eta 26 milioi tona arrain, eta horrek 10.000 eta 23.500 milioi USD arteko galerak eragiten dizkio munduko ekonomiari”, Ignacio Serrats BTWC elkarteko presidenteak azpimarratu duenez.
Gainera, harreman estua dago INDNR arrantza-jardueren (legez kanpokoa, aitortu gabea eta arautu gabea) eta giza eskubideen abusuen artean.
“Beste sektore batzuetan bezala, beharrezkoa da itsasoan lan egiten duten pertsonek gizarteratzea eta berdintasuna, giza eskubideen errespetua eta lan-baldintza seguru eta txukunak bermatuko dituzten gizarte- eta lan-estandar duinen pean egitea. Hala ere, askotan, itsasgizonak eta arrantzaleak beste edozein industriatan onartezinak izango liratekeen baldintzetan lan egitera behartuta egoten dira”, Serratsek nabarmendu duenez.