Azaroaren 23ko osoko bilkuran, Europako Parlamentuak Batasunaren nekazaritza-politika berria onartu zuen. Bertsio berritua berdeagoa, justuagoa, malguagoa eta gardenagoa izango da.
Legegintza-erreformen sortari buruzko negoziazioetan, 2023an indarrean sartuko den Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) aplikatzeko biodibertsitatea indartzea eta Europar Batasuneko legeei eta ingurumen- eta klima-konpromisoei atxikitzea funtsezkoa izango dela berretsi zuten.
Batzordeak, NPBren baitan aurreikusita dauden plan estrategiko nazionalak konpromiso horiekin bat datozen zainduko du.
Estatu kideek, gutxienez, landa-garapeneko aurrekontuaren % 35 eta zuzeneko ordainketen % 25 ingurumen- eta klima-neurrietara bideratuko direla bermatu beharko dute.
Laguntza handiagoa nekazaritzako ustiategi txikiei eta nekazari gazteei
Eurodiputatuek, zuzeneko ordainketen % 10, gutxienez, ustiategi txiki eta ertainei laguntzeko erabiliko dela eta NPBren aurrekontuaren % 3, gutxienez, nekazari gazteentzat izango dela ziurtatu zuten.
Gardentasun handiagoa eta lan-arauak hobeto betetzea
Parlamentuaren presioaren ondorioz, EBko nekazaritza-sektoreetako lan-arauak hobeto gainbegiratuko dira, eta arau-hausteak, berriz, lan-ikuskatzaile nazionalen eta NPBko erakunde ordaintzaileen arteko lankidetzari esker zigortuko dira.
EBren laguntzaren azken onuradunei buruzko informazioa gardenagoa izango da, EBko tresna bati esker. Estatu kideek tresna horretara sarbidea izango dute eta datu-base publikoetan informazioa modu gurutzatuan egiaztatuz iruzur-arriskua identifikatzen lagunduko die.
Informazio gehiago, hemen.