Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako enpresa txiki eta ertainei laguntzeko 2021 planak 8.096 proiektu bultzatu ditu eta guztira 2.059.312.941 euro inguruko inbertsioa eragin du, 511,5 milioi publiko erabilita.
2021ean, landa-eremuan eta itsasertzean ekonomia garatzeko egin den inbertsio osoa historikoa izan da
Aipatzekoa da, 2021ean, Euskal Autonomia Erkidegoak 13 milioi euro jaso zituela Next Generation Europako funtsetatik, oraindik balorazio fasean eta ebatzi gabe dagoen ekonomia zirkularreko programa baterako. Hori dela eta, plan honen balantzean ez dira baliabide horiek kontuan hartu. 2021. urtearen hasieran, eta Covidaren ondoriozko krisiak eraginda, ziurgabetasuna nagusi zenez gero, Plan hau sortu zen enpresa txiki eta ertainak bultzatzeko eta enpresa horiek trantsizio digitalera, energetiko-klimatikora eta soziosanitariora egokitzeko erronkan laguntzeko bokazio argiarekin.
Urte zaila izan zen arren, euskal enpresek aise erantzun zieten teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua bultzatu duten programen helburuei, eraldaketa digitalari, ekintzailetzari, industria-garapenari, inbertsioari, nazioartekotzeari, deskarbonizazioari —trantsizio energetikotik jardun da—, bioekonomiari, energiari, ekonomia zirkularrari eta ingurumenarekin eta hondakinen kudeaketarekin lotutako enpresa-proiektuei. Era berean, ETEei laguntzeko 2021eko plan horrek landa-eremuko eta itsasertzeko ekonomia bultzatu du, baita lehen sektoreko eta elikagaien industriako enpresa txiki eta ertainak ere:
Landa-eremuko eta itsasertzeko ekonomia
Hasierako aurrekontua 13.340.000
Emandako laguntzak 14.083.755
Proiektu kopurua 307
Inbertsioa, guztira 69.500.059
Programak: Erein, Leader, Itsaspen, sasoiko langileen bizitokia
2021ean, landa-eremuan eta itsasertzean ekonomia garatzeko egin den inbertsio osoa historikoa izan da. Eusko Jaurlaritzak baliabide gehiago jarri ditu, eta baliabide horiek eta tokiko erakundeen inbertsio-ahaleginak enpresa-dinamismoa bultzatu dute. Covidak eragindako inguruabarrek, bestalde, landa-eremuetako jarduera ekonomikoa dinamizatzeko behar eta interes handiagoa piztu dute, eta, aldi berean, landa-eremuan bizi direnentzako azpiegitura eta zerbitzu berriak sortu dira.
Lehen sektoreko enpresa txiki eta ertainak
Hasierako aurrekontua 18.640.506
Emandako laguntzak 12.376.655
Proiektu kopurua 260
Inbertsioa, guztira 21.180.119
Programak: flotaren modernizazioa, arrantza-garapeneko zonak, Itsasoratu*, produkzio ekologikorako trantsizioa, nekazaritza-ustiapenak, produkzio-hobi berriak, arrantza aldi baterako etetea. Lehen sektoreko enpresa txikiek jarduera jasangarrirako trantsizioa bizkortu dute eta, aldi berean, beren produkzioaren zati bat dibertsifikatzearen aldeko berrikuntza-prozesuak txertatu dituzte.
Elikagaien industria
Hasierako aurrekontua 45.906.407
Emandako laguntzak 41.288.656
Proiektu kopurua 664
Inbertsioa, guztira 134.482.229
Programak: Lehiatu sustapena, Lehiatu berria, MAE inbertsioa eta sustapena, Lehiatu Ardoa, Basque Wine Sustapena, On Ekin, Berriker I+G, I+G elikakatea, elikadura-digitalizazioa, Gastrokoop kooperazioa, elikagaien industriako doktoregaiak.