Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2022, Otsailak 9

Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk arrainaren kontsumoa sustatzeko komunikazio kanpaina

Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, publizitate-kanpaina bitxia jarri du abian, “Maitemindu zaitez gure arrainaz”, arrainaren kontsumoa sustatzeko urteko sasoi guztietan. Produktu horien txikizkako merkatariak babestu nahi ditu horren bidez, euskal etxeetan gero eta arrain gutxiago kontsumitzen dela ikusi baita: 2010ean elikagaien guztizko kontsumoaren % 5 bazen, azken urtean % 4,4 izan da.

Kanpaina urrian zabaldu da irratian, telebistan, idatzizko prentsan, sare sozialetan eta saltokietan, eta arrantzatik eratorritako produktuek gure osasunarentzat dituzten onurak nabarmendu nahi ditu; era berean, gertuko arrandegietan kontsumitzera animatu nahi du, tokiko ekonomiaren garapenari laguntzeko.

Kanpaina modu dibertigarri, desberdin eta dotorean erakusten du arrainek eta kontsumitzaileek duten “maitasun-harremana”. Arrandegietan hasten da harreman hori, han izaten baita maitasun-ziztada. Gure arraina hain da erakargarria zaporeagatik, kalitateagatik eta osasunerako onurengatik, non ondo ezagutzen duen edonor maiteminduko baita eta kontsumituko baitu.

Kanpaina honetan errezeta batzuk ere badaude, nahi duten guztiak arrainaren gastronomian urratsak egiten has daitezen.