Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

2022, Otsailak 9

Euskadiko nekazaritza ekologikoak gora egin du

Europar Batasuneko datuen arabera, 2030. urterako, esparru komunitarioan ekoitzitako nekazaritza laboreen %15 eta %18 artean ekologikoak izango dira. Produktu horien ekoizpena sustatzeko, Europako Batzordeak Europako Nekazaritza Ekologikorako 2021-2027 Ekintza Plana aurkeztu zuen joan den apirilean. Dokumentuak hainbat tresna ematen ditu laboreen %25era iristeko, eta azken helburua da pixkana nekazaritza ekologikoak ingurumen jasangarritasunari egiten dion ekarpena handitzea.

Euskadin, orain arte, ekoizpen ekologikoak garapen mugatuagoa izan du Europako beste eskualde batzuekin alderatuta, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta NEIKERek eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (Ekolurra) dinamizatzen duten Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Plana (FOPE izenarekin ezagutzen dena) eta antzeko tresnak ezinbestekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen ekologikoa sustatzeko eta gizarteak produktu ekologikoen inguruan duen eskaera gero eta handiagoari erantzuteko. Ekoizleen eta erakundeen ahaleginari esker, labore ekologikoak pixkanaka-pixkanaka lur hektarea gehiago hartzen ari dira Euskadin.

Produkzio ekologikoko elikagaien kontsumoa goranzko joera duen errealitatea da Europan

Testuinguru horretan, NEIKERen (BRTA-Basque Research and Technology Alliance erakundeko kidea) Arkautiko Nekazaritzako Elikagaien Campusa (Araba) nekazaritza ekologikoaren oraina eta etorkizuna behatzeko erakusleiho bihurtu zen, 2021ean bigarren aldiz. Nekazaritza sektoreko eragile nagusiek hango instalazioetara biltzeko aukera izan zuten, NEIKERek, FOPE delakoaren dinamizatzaile lanaren barruan, labore ekologikoen saiakuntzak egiten dituen lursailetara ohiko bisita ofiziala egiteko.

NEIKEReko Landareen Babes eta Ekoizpen Saileko arduradun Amaia Ortizek atzoko ekitaldian azaldu zuen bezala, produkzio ekologikoko elikagaien kontsumoa goranzko joera duen errealitatea da Europan. Zehazki, “‘bio’ motako elikagaien kontsumoaren Europako batezbestekoa 84 eurokoa da pertsonako. Estatuan gaur egun kontsumoa txikiagoa bada ere, pertsonako 68,91 euroan baitago, hainbesteraino hazi da non, berriki egindako ikerketa batzuen arabera, produktu horiek ia etxe erdietan kontsumitzen baitira, gutxi gorabehera %40tan”, azpimarratu zuen. Hortik dator NEIKERek nekazaritza ekologikoaren alde egiten duen jarduera, sektore ekoizleak eskatuta, laboreen erabilerari buruzko zalantzak ebazteko eta alternatiba berriak hautatzeko.

NEIKERen soroetako bisitara joan zirenek bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten  Roberto Ruiz de Arcaute NEIKEReko ikerlari eta nekazaritza ekologikoan adituarekin batera, zentro teknologikoak laborantza ekologikorako trantsizioan egiten duen lana, nekazariek beren lurretan teknikak aplikatu ahal izan ditzaten. Bisitan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza arloko zuzendari Jorge Garbisuren presentzia nabarmendu zen.

Garia, bazka edo kinoa

Ekitaldiak NEIKERek udako laboreekin egindako saiakuntzen azken garapenak, aurreko kanpainetako saiakuntzen emaitzak eta etorkizuneko saiakuntzetarako proposamenak azaltzeko balio izan zuen. Amaia Ortizek aurkeztu zituen zentro teknologikoak ekoizpen ekologikoaren esparruan egindako lanen emaitzak FOPE delakoaren barruan.

Zehazki, Ortizek NEIKERek landare ekoizpen ekologikoan dituen ikerketa ildoak azaldu zituen, eta datu zientifikoetan oinarritutako nekazaritza ekologikoa azpimarratu zuen. Ortizek aurkeztutako saiakuntzen artean, zentro teknologikoa gaur egun lantzen ari den gari eta beste zereal batzuen laboreak daude, bazkakoak eta baratzekoak, baita ere paperezko betegarriekin egindako esperientziak -hondakin plastikoen arazorako alternatiba gisa- eta labore berriak garatzeko egindakoak, hala nola kinoa, artobeltza edo krotalaria.

“Gure lanak labore estentsiboetan jartzen du arreta -nekazaritza ekologikoaren zati hori delako gutxien garatuta dagoena-, baita abeltzaintza ekologikorako animalien elikaduraren oinarri diren labore estentsibo guztietan ere. Gainera, baratze kontsumoa handitzeak sektoreak sustatutako ekimen eta aukera berriak ireki ditu”, azaldu zuen Ortizek bere hitzaldian.

Ondoren, zentroak Arkautiko lursailean dituen soro esperimental ekologikoetako bisita ofiziala egin zen: guztira bederatzi hektarea dira, eta hainbat saiakuntza egiten dira bertan giza kontsumorako soja barietateekin, artobeltzarekin edo larreen ongarritze produktu berriekin, besteak beste.

“Saiakuntza horiek funtsezkoak dira FOPE delakoaren erronka nagusiak betetzeko: nekazaritza sektoreari ekoizpen ekologikoa handitzen laguntzea, eraldaketa eta merkaturatze katea garatzea, eta, aldi berean, tokiko produktu ekologikoaren eskaria indartzea”, azpimarratu zuen Roberto Ruiz de Arcautek.

Ustiategien birmoldaketa ekologikorantz

Saiakuntzak erakusteko ate irekien jardunaldiak urtean bitan egiten dira, Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Planaren barruan daude, eta industriako eragileen artean networking aukera gisa ere balio dute.

2014an abian jarri zen plan horren helburu nagusia da ekoizpen ekologikoa handitzea eta horri lotutako eraldaketa eta merkaturatze katea garatzea. Halaber, epe ertain eta luzera lortu nahi diren helburuetako batzuk dira operadore eta transformatzaileen kopurua eta tokiko kontsumoa handitzea, eta ekoizpen ekologikoan landutako azalera eta produkzioaren errentagarritasuna areagotzea.

Ildo horretan, Kontseiluaren zifren arabera, 2014 eta 2020 artean, nekazaritza ekologikorako bihurketa egin duten operadoreak 434 izatetik 658 izatera igaro dira; nekazaritza-azalera erabilgarria, berriz, ia hirukoiztu egin da, eta ekoizpen ekologikoa Euskadiko nekazaritza-azalera osoaren % 4,3 da gaur egun.

Gainera, aurreko urtean, EAEn nekazaritza ekologikoan inskribatutako azalera 6.789 hektareara iritsi zen, hau da, 2014an baino 3.915 hektarea gehiago. Labore motari dagokionez, Kontseilu iturriek azaldu dutenez, zereal, larre eta bazkara bideratutako azalera nabarmentzen da, baita mahatsondo eta fruta arbolena ere, azken 5 urteetan ia bikoiztu egin baita.