Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, HAZIrekin lankidetzan, 23 euskal enpresa ekoizlek taldean Gourmets azokako 34. edizioan parte hartzea sustatu du. Ekitaldi hori kalitatezko elikagaien eta edarien Europako nazioarteko azoka handiena da.
Eusko Jaurlaritzaren xedea da Euskadiko elikagaien eta edarien industria nazioartekotzea
Gourmets azoka lehenengoz egin da, iazkoa bertan behera geratu odnoren, pandemia tarteko. Hori dela eta, positiboki baloratu da edizio honetan Euskadi Basque Country markaren babesean parte hartu nahi izan duten euskal enpresen kopurua.
Eusko Jaurlaritzaren xedea da Euskadiko elikagaien eta edarien industria nazioartekotzea, joeren erakusleihoak baliatuta, hala nola Gourmets azoka. Erakundeek sektorea babestearen erakusgarri, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta HAZIko zuzendari Peli Manterola Madrilen izan zoren, azokan parte hartzen ari ziren enpresak bisitatzeko.
Edizio honetan, enpresa hauek ari ziren parte hartzen Euskadi Basque Country markaren standean:
Sal de Añana
Ameztoi
Bacalaos Alkorta
Casa Eceiza
Agour Berri
Txakoli Agerre
Conservas Serrats
Hamburguesas Eizaguirre
Gelati !! Gelati !!
Casa Brigitte SL
Bacalaos Ederpesca
Conservas Olasagasti
Luis Thate
Patatas Sarriegui
Conservas Campos
Rafa Gorrotxategi 1680 SL
Zubia
Artomaña
Bello Berganzo
Bodega Berroja
Blai & Blai
Gil Berzal
Hermanos Frías Del Val
Euskadiko elikagaiak eta edariak sustatzen jarraitzen da
Gourmets azoka izan da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik euskal elikadura-enpresek udazken honetan parte hartu duten azken azoka. Guztira, 44 euskal enpresak parte hartu dute Euskadi Basque Country markapean azoka horietakoren batean.
Dagoeneko baieztatu da euskal elikadura-industria sektorerako hainbat hitzordu komertzial garrantzitsutan izango dela 2022an: Wine París & Vinexpo, Fenavin, ProWine Asia Singapur, ProWein eta Alimentaria. Gainera, Euskadiko Elikagaien Industriaren 2022ko Sustapen Planak programatutako ekintza guztiak jasotzen ditu, euskal enpresei nazioartekotzen laguntzeko, haien produktuak sustatzeko eta merkatu berrietan duten presentzia areagotzeko.