Europako Batzordeak 2030era begira Europar Batasunaren Baso Estrategia berria onartu du. Europako Itun Berdearen ekimen enblematikoa da eta Europar Batasunak hemendik 2030era Biodibertsitateari buruz egindako Estrategian oinarritzen da.Estrategia berri hau, berotegi-efektua duten gasen isuriak gutxienez % 55 murrizteko proposatutako neurri-sortaren barruan jasota dago eta 2050ean Europar Batasuna klimatikoki neutrala izateko garrantzitsua ere bada. Horrez gain, Klimaren Legearekin bat etorriz, hustutegi naturalak aprobetxatuz karbono-xurgapenak areagotzeko Europar Batasunak hartu dituen konpromezuak betetzen laguntzen du.
Informazio gehiago, hemen.