Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

2021, Irailak 7

30 milioi eurotik gorako laguntzak

Eusko Jaurlaritzak laguntza-sorta garrantzitsuen deialdia egin du azken hilabeteetan. Besteak beste, Lehiatu Berria, Lehiatu Sustapena eta Gastrokop programak dira, baita edarien sektorerako laguntza bereziak ere. Guztien artean, 30 milioi euro baino gehiago dira 2021erako

LEHIATU BERRIA

2021-2022 ekitaldirako 17.480.000 euro bideratuko dira laguntza horiek finantzatzera. Azken lau deialdietan 50 milioi euro baino gehiagoren laguntzak eman dira programa honen bidez. 2020-2021 aldirako 13.255.000 euroko laguntzak ematea aurreikusi zen, baina jasotzen ari ziren eskabide kopuru handia ikusita, exekutibo autonomoak 2.525.000 euro gehiago ematea erabaki zuen. Beraz, azkenean 15.780.000 euroko laguntzak ematea erabaki zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura soilik finantzatuta.

Nekazaritzako produktuen, elikagaien eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuen eraldaketan eta merkaturatzean inbertsioak egiteko laguntzak dira. Zehazki, honetarako dira laguntzak: 

  • Nekazaritzako produktuen eraldaketan, merkaturatzean edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak, eta basogintzako produktuen eraldaketara eta merkaturatzera bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak. 
  • Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea. 
  • Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaien industrietan inbertsioak egitea, aurreko ataletan sartzerik ez badute. 

Modalitatearen arabera, pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke onuradunak: nekazariak edo nekazarien elkarteak, nekazaritza kooperatibak edo nekazaritzako elikagaien enpresak, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak. Inola ere ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak.

LEHIATU SUSTAPENA

Programa honen helburua da Euskadi elikaduraren eta gastronomiaren arloko nazioarteko erreferentziazko lurralde gisa sendotzea, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila Euskadiko nekazaritzako elikagaien kate osoa eta haren kalitateko produktuak nazioarteko merkatuetan babesteko garatzen ari den politika erabakigarriaren barruan dago. Politika hori Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoan (GEPE) jasotzen da.

Agindu honetan araututako laguntzak arrantzako produktuak, elikagaiak eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren sektoreetako enpresei emango zaizkie, ardogintzakoari izan ezik, horrek bere laguntza bereziak izango baititu. Laguntzak 500.000 euroz zuzkitu dira.

EDARIEN SEKTORERAKO LAGUNTZA BEREZIAK

Argitaratu dira ere ardoa eta txakolina destilatzeko edo biltegiratzeko erretiratzea, sagardo naturala ozpin bihurtzea, botilatutako ur minerala biltegiratzea eta artisautzako garagardoa egiten duten enpresen kaudimena babestea errazteko laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak sinatutako aginduaren bidez. Funts propioetatik bideratutako 10 milioi euroz zuzkitu dira laguntzak, eta beren helburua da merkatuko eskaintza orekatzea eta jarduerari eta horri lotutako enpleguei eustea.

Pandemia honen ondorioak arintzeko eta HORECA sektorearen jarduerak izan duen beherakadak eta edukiera handiko edozein ekitaldi edo ospakizun bertan behera uzteak eragindako kalteei aurre egiteko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila abian jartzen ari den ezohiko neurrietako batzuk dira laguntza horiek.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, laguntza horiek kudeatzeaz arduratzen denak, egindako aurreikuspenen arabera, 400 enpresa inguruk eta batez ere ardogintzaren sektoreko enpresek jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Interior bodega Nuestra Sra de Remelluri.