Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2021, Uztailak 1

“Gure ostalaritzan, Basque Wine”, ostalaritzak Euskadiko kalitatezko edariei laguntzeko programa

Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako Ostalaritza Elkarteek, (AHB, AEHG, SEA Hostelería eta GasteizOn), Eusko Jaurlaritzarekin batera (eta, horren izenean, HAZI), hitzarmen bat sinatu dute “Basque Wine” kontzeptuan bildutako Euskadiko edariak sustatzeko, lankidetzaren bidez pandemiak bereziki eragin duen bi sektoreri laguntzeko: Euskadiko ostalaritza eta upategiak.

Lankidetza hori “Gure Ostalaritzan, Basque Wine” programarekin bat egin nahi duten ostalarien atxikimenduarekin gauzatzen da. Borondatezko parte hartze horrekin, beren establezimenduetan Euskadin ekoizten diren kalitatezko edarien gama osoa eskaintzeko konpromisoa onartzen dute. Trukean, hainbat pizgarri jasoko dituzte: markaren promozio opariak, produktuaren zati bat doan edo edariak erosteko deskontuak.

“Basque Wine” Eusko Jaurlaritzak bultzatutako promozio marka bat da, Euskadin egiten diren ardo, sagardo eta artisau garagardoak merkaturatzeko bide berriak bilatzeko. Ildo horretan, ostalaritza oso kanal garrantzitsua da, beste batzuen aurrean uzta propioko produktuen salmenta lehenesten badu.

Programa uztailaren 1etik aurrera hasi da eta hainbat hilabetez egongo da martxan. Denbora horretan, asmoa da produktu horiek merkaturatzeko garaian leialtasuna bultzatzea, hori onuragarria izango baita ostalaritzarentzat, Euskadiko upategientzat eta establezimenduetara hurbiltzen diren kontsumitzaileentzat.

“Basque Wine” markak babestutako edariak

“Basque Wine” kontzeptuan onartutako edariak Jatorri Izendapen eta marka kolektibo hauek bermatzen dituztenak dira:

Rioja JIK duen ardoa

Euskal Autonomia Erkidegoan elaborazio, ontze eta botilaratze prozesuak burutu dituztenak, gutxienez %85 Arabako Errioxan ekoitzitako mahatsez eginda, eta etiketan hala zehazten dutenak (adibidez, Eskualdeko Ardoa, Udalerriko Ardoa edo Mahasti Berezia).

Txakolina

“Arabako Txakolina”, “Bizkaiko Txakolina” eta “Getariako Txakolina” Jatorri Izendapenek babestutakoak.

Garagardoa

“Basque Beer” artisau garagardoen marka kolektiboa

Sagardoa

“Euskal Sagardoa” sagardoaren Jatorri Izendapenak babestutakoak.