Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

2021, Apirilak 27

“Elikagaien Segurtasuneko Emaitzak Transferitzeko Jardunaldien” zortzigarren edizioan, 2020ko proiektuen ondorioak aurkeztu zaizkie sektoreko pertsonei, ikertzaileei eta erakundeei

Egin zen “Elikagaien Segurtasuneko Emaitzak Transferitzeko Jardunaldiak” ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Osasun Sailak ELIKA fundazioarekin eta Leartiker ikerketa zentroarekin batera antolatuta, iaz egindako ikerketa proiektuen ondorioak zabaltzeko.
Jardunaldian 175 pertsona izan ziren guztira –nekazaritzako elikagaien balio kateko agenteak, zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako ikertzaileak eta administrazioetako teknikariak–, eta ponentziak on line jarraitu zituzten, egungo osasun egoerak ezarritako murrizketak direla eta.

Jardunaldiaren ponentziak ikusi

Elikagaien Segurtasuneko Ikerketa Plan berria

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Javier Plasenciak eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Iciar Larizgoitiak inauguratu zuten ekitaldia. Plasenciak azpimarratu zuenez, jardunaldi hau “Ikerketatik eta berrikuntzatik sortutako ezagutza gizarteratze aldera Eusko Jaurlaritzak gardentasun publikoarekin hartu konpromisoaren adierazgarria da”. Halaber, iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak 2022-2025 aldirako Elikagaien Segurtasuneko Ikerketa Plan berri bat egingo duela, Elikaduraren eta Jasangarritasunaren testuinguruan Europan eta nazioartean egun dauden politikekin bat etorrita, tartean direla GJH, Agenda 2030, Europako Itun Berdea, Granjatik Mahairako Estrategiak eta Garapen Iraunkorrerako, One-Health, Horizonte Europa, Ekonomia Zirkularra, Klima Aldaketaren aurkako Parisko Akordio eta NPB berria. “Helburua, berak esan zuenez, I+b-ren alde egitea da, Euskadin elikadura seguruagoa, osasungarriagoa eta jasangarriagoa lortzeko.”

Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako gaur egun indarrean dagoen Plan Operatiboa duela 10 urte jarri zen martxan, eta berari esker ikerketa indartu, eta inplikatutako agente guztiek, hau da, administrazioek zein ikerketa zentroek eta nekazaritzako elikagaien sektoreak, elkarrekin aritzea erraztu da. Planaren azken 5 urteetan, 104 ikerketa premia identifikatu dira, eta Elikagaien Segurtasun Jasangarriaren arloko 60 proiektu finantzatu dira, 5 milioi eurorekin. Era berean, proiektuen %90 nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileek laguntzarekin eta partaidetzarekin garatu dira, eta %80k administrazioari lagundu diote nekazaritzako elikagaien arriskuak kontrolatzeko eta murrizteko erabakiak hartzen.

2020an egin eta gaur aurkeztu diren proiektuen gaien artean, baita gaur egun lantzen ari diren eta datorren urtean aurkeztuko diren 2021eko proiektu batzuen gaien artean ere, honako hauek nabarmendu ditu Plasenciak: elikagaien segurtasuna gaztetan, infekzio bakterianoak kontrolatzeko teknika genomikoak, patogenoak ezabatzeko sukaldaritzako tratamenduak, Q sukarra, antibiotikoekiko erresistentziak, elikagaien osagarrien arriskuak/onurak, ontzi jasangarrien fabrikazioa, eta pestiziden metaketaren arriskua, besteak beste.

Jardunaldiaren amaieran, Leartikerreko zuzendari nagusi Amaia Egia Arronategi eta Elika Fundazioko zuzendari kudeatzaile Arantza Madariaga izan ziren.