Arantxa Tapia sailburua GOZOA Gipuzkoako Artisau Gozogileen Elkartearen aurkezpenean izan zen. Bere hitzaldian, albiste on gisa definitu zuen erakundearen sorrera.
“Garrantzitsua da elkarrekin lan egitea, – esan zuenTapiak- sektore gisa dituzuen beharrak, erronkak eta indarguneak identifikatzeko. Horrela, aldaketei modu eraginkorragoan eta efizienteagoan aurre egin ahal izango zaie. Horregatik, sektorearen egituraketa garrantzitsua da. Elkarrekin indartsuagoak gara “.
“Euskadiko elikadura-katearen parte zarete. Kate horren parte zarete produktu naturalen eraldatzaile gisa. Ekonomiaren zirkularraren parte zarete: zero kilometroaren eta trazabilitate bermatuaren parte, baita produktuaren oinarrizko osagaietan jasangarritasunarekiko konpromisoaren parte ere.
Sailburuak “tokiko produktua, kalitatezko produktua eta sasoiko produktua kontsumitzeko” deia egin zion gizarteari. “Horrela- gaineratu zuen- gure kultura, ohiturak eta, beraz, gure ekonomia bultzatzen lagunduko dugu “.