San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country sukaldaritzako kongresua, ‘Caminos-Bideak-Pathways’ izenburuarekin ospatu zen. Pandemia dela-eta, kongresua auditorio birtual batean egin zen, Kursaaleko auditorioan egin ordez, eta gastronomiako 50 ordu ere eman ziren zuzenean bertatik, 60 hitzaldi baino gehiagorekin.
Berriro ere Eusko Jaurlaritzak babesa erakutsi dio San Sebastian Gastronomikari edizio honetan, Euskadik maila internazionalean duen zeregina eta eragina sendotzen duen kongresua delako, izan ere, Euskadi gastronomiaren eta elikaduraren berrikuntzaren alorrean erreferentziako lurralde bihurtzen du eta alor honetako abangoardian kokatzen du nazioartean. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozen hitzetan, “kongresu honek nazioarteko agertokian kokatzen du Euskadi, nekazaritzako elikagaien sektorearen barruko lurralde bikain gisa”.
Oroz sailburuordeak adore mezu bat helarazi nahi izan zion Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektore osoari, eta zerbitzuaren eta produktuaren kalitatearen alde egiten jarraitzera gonbidatu, hori baita gaur egun bizitzen ari garen egoerari aurre egiteko palanka.
Hizlari ospetsuak San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country-n
Parte hartzaileen artean, Ferran Adrià, Joan Roca, Bittor Arginzoniz, Selassie Atadika edo JJ Johnson izenak nabarmentzen ziren. Guztira, 70 hizlarik baino gehiagok osatzen zuten San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren edizio honen programazioa.
Euskal sukaldari biren sukaldeetara ere sartu ziren kongresuaren kamerak. Bittor Arginzonizen eta Eneko Atxaren sukaldeetatik, zuzenean erakutsi digute nola den zerbitzua nazioartean ospetsuak diren bi jatetxe horietan. Era berean, Arzak, Akelarre, Martin Berasategui edo Zuberoa jatetxeak izan zirenhitzaldi askoren agertokia