Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2020, Irailak 29

Elikagaiak Galtzeari eta Xahutzeari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna

Irailak 29 Elikagaiak Galtzeari eta Xahutzeari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izan da, eta aurten, lehenengo aldiz, Nazio Batuen Batzar Nagusiak bultzatu du eguna.

Oso une berezian egokitu da eguna, COVID-19aren pandemiak eraginpean baikaude. Izan ere, pandemiak ekonomian eta gizartean eduki dituen ondorioek agerian utzi dute zer garrantzia duen nekazaritzako elikagaien sektoreak jakien hornidura segurua egiteko.

Kontziente izan behar gara elikagaiak galtzeak eta xahutzeak dakartzan arazoen garrantzia

Ekoizpen iraunkorra eta elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren sustapena inoiz baino are garrantzitsuagoak dira gaur egun. Zentzu horretan, egun honek balio behar du gure arrantzaleek eta baserritarrek eta Euskadin elikaduraren balio katean –ekoizpena, eraldaketa, banaketa…– diharduten enpresek egindako lana eta ahalegina gogoratzeko eta eskertzeko, dagokien mailan egoten badakitela erakutsi zutelako, bereziki konfindamenduaren garaian bizi genuen egoera zailean.

Kontziente izan behar gara elikagaiak galtzeak eta xahutzeak dakartzan arazoen garrantziaz, ingurumenerako, ekonomiarako eta gizarterako oso ondorio garrantzitsuak dakartzan gaia baita. Munduan ekoizten diren elikagaien heren bat xahutu egiten da, kontsumitu gabe.

 

NBEk, Garapen Iraunkorreko Helburuekin, proposatu du txikizkako saltokiek eta kontsumitzaileek xahututako elikagaiak erdira murriztea 2030erako, eta Euskadik konpromiso hori bere gain hartu du. Horrek esan nahi du pertsonako eta urteko xahutzen den elikagai kopurua 180 kg-tik 90 Kg-ra murrizteko konpromisoa hartu duela.

ELIKA Fundazioak gidaritzapean, 2018ko urrian Elikagaien Xahuketaren aurkako Plataforma sortu zen, zeinak 100 enpresa eta erakunde baino gehiago dituen, elikagaien xahuketaren aurkako borrokan ahaleginak batu eta elkarrekin jarduteko. Denbora honetan guztian hainbat lantalde jarri dira martxan, bai eta sentsibilizazio eta prestakuntza ekintza batzuk ere, eta 2020ko urte honetan gizarteari eta erakundeei zuzendutako erronkak abiarazi dira, elikagaien xahuketa murriztea lortzeko.

Eusko Jaurlaritzak herritar guztiak gonbidatzen ditu banaka “murriztu, berrerabili eta birziklatzeko” konpromisoarekin bat egitera, denon artean kontsumoa iraunkorra izatera iristeko. Horretarako, ELIKA Fundazioak www.zerodespilfarro.eus webgunea jarri du interesa duten pertsona guztien esku, informazioarekin eta tresna praktikoekin.