Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2020, Irailak 23

Traineru Liga, Eusko Label produktuen udako erakusleiho nagusia

2017az geroztik, Eusko Label elikagaien marka da Euskadin udako kirol hitzordurik garrantzitsuenaren izena, baina edizio honetan traineru ligak Eusko Label marka izateak inoiz baino garrantzi handiagoa eduki du.

Kontuan izanda dastaketa herrikoiak izan direla Euskadiko kalitateko produktuak kontsumitzaileen artean ezagutarazteko HAZIk gidatutako ekintzarik garrantzitsuenetako bat, eta jakinda dastaketa herrikoi horiek bertan behera utzi behar izan direla COVID-19a dela-eta, oso garrantzitsua izan da estropada bakoitza egin den lekuan marka presente egotea eta presentzia horrek komunikabideetan izandako oihartzuna.

Horrenbestez, kirol babes horrek lagundu du Eusko Labela duen nabarmentasun maila handiari eusten, eta lagundu du, baita ere, eusko kontsumitzaileek Eusko Label kalitate ziurtagiriaren babespeko produktuak kontsumitzen jarraitzen.

Eusko Label marka publiko eta ofiziala da, eta Euskal Autonomia Elkargoan ekoitzi, eraldatu edota landutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizteko balio du, produktu horien kalitatea, berezitasuna edo singulartasuna produktuek oro har batez beste izan ohi dituztenak baino handiagoak baitira. Labur esanda, kalitateko eta Euskadiko produktuak direla bermatzen du bereizgarriak.

Gaur egun 16 Eusko Label produktu daude: Euskal Okela, Euskal Esne Bildotsa, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Esnea, Euskal Baserriko Arrautzak, Euskal Baserriko Oilaskoa, Oliba Olio Birjina Estra, Baserriko Txerria, Eztia, Arabako Patata, Euskal Babarrunak (Tolosako babarrunak, Arabako babarrun pintoa eta Arabako Arrozina Babarruna), Ibarrako Piparrak, Gernikako Piperrak, Euskal Tomatea eta Euskal Barazkiak (letxuga eta zerba).

Euskal Ogia eta Eusko Label Gatza

Produktuen lehiakortasuna handitzeko eta Euskadiko ekoizleen errentagarritasuna areagotzeko tresna bat izan dadin, Eusko Label garai, egoera eta kontsumo joera berrietara egokitu behar izan da, eta ahalegin handia egin behar izan du Eusko Label zigiluaren barruan beste produktu eta janari batzuk gehitzeko. Zentzu horretan, beste jarduera batzuen artean, laster bi produktu berri gehituko dira: Euskal Ogia – zeina Eusko Label gariz eginda egongo baita-, eta Eusko Label Gatza.