Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2020, Uztailak 7

Abian dira ARDOA Mugagabe laguntzak Euskadiko edarien sektorearen berrikuntza komertziala sustatzeko

Ireki da ARDOA Mugagabe laguntzak eskatzeko epea, Euskadiko edarien sektorearen berrikuntza komertzialera zuzenduta; Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak jarri du programa martxan, COVID-19aren eraginez HORECA sektoreak nozitzen ari den momentu txarra arintzeko.

Laguntzak, guztira, 700.000 euro izango dira, produktu horien komertzializazioaren berrikuntzara zuzenduta, hainbat jardueraren bitartez, horien artean egonik marketin digitala, merkataritza elektronikoa eta zirkuitu laburren sustapena. Konfinamenduko hilabeteetan produktuan geratu den soberakinari irtenbidea emateko modu berriak.

Laguntza neurri horiek Eusko Jaurlaritzak, Finantzen Euskal Erakundearekin lankidetzan, prestatu duen laguntza finantzarioaren parte dira, Euskadiko edarien industriaren lehiakortasuna babesteko, eta, horiez gain, baldintza onuragarriak dituzten kredituak ere prestatu dira. Sektorean daude Arabako Errioxako ardoaren enpresak, txakolinarenak, sagardoarenak eta artisau garagardoarenak.

Ardoa Basque Wine Office

Laguntza horiek abiaraztearekin batera, ARDOA Basque Wine Office proiektuaren baitan informazio bulego presentziala ere jarri da martxan Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan, Guardian, eta besteak beste, gaur abiarazi diren laguntzen informazio gunea ere izango da. Bulegoa astelehen, asteazken eta ostiraletan egongo da zabalik, 09:00etatik 13:30era arteko ordutegian, eta abuztuan soilik asteazkenetan, ordutegi berean.

Horrez gain, laguntza eskuratzeko interesa duten pertsonek edo enpresek informazioa lortu ahal izango dute HAZIko telefonoan (945 00 32 40/94 603 03 30) eta posta elektronikoan info@basquewine.eus. Baita ONEKIN webgunean ere: Euskadiko elikadura, egur eta lurralde garapenaren balio katearen ekintzailetza eta berrikuntzarako ataria da, eta sektore horiei lotuta martxan dauden laguntza neurri guztiei buruzko informazioa eskaintzen du.

ARDOA Basque Wine Officen misioa da Euskadiko edarien industri sarea osatzen duten markak bultzatzea eta sustatzea, eta sektoreak aurre egin beharreko erronkei erantzuna ematea eta koordinatzea, esaterako, produktuen nazioartekotzeari eta lehiakortasunari, eta mekanismoak ere bilatu nahi dira etorkizunean egon daitezkeen aldaketei aurrea hartzeko.