Euskadi da bioekonomia sustatzeko Bioeskualdeen Sare berria abiarazita garapen iraunkorraren eta ekonomiaren dekarbonizazioaren sustapenean aitzindari diren hiru eskualdeetako bat. Ekimenaren inaugurazio ekitaldia egin zen, Bilbon, Europako Basogintza Institutuak (EFI) koordinatuta.
Sare berri honek etorkizuneko ikuspegia duten eskualdeak konektatzen ditu Europa osoan, elkarrekin lan egiteko, eskualdean duten indarra dinamizatzeko eta basogintzako bioekonomia zirkularra sustatzeko. Jada hiru eskualde atxiki dira: Ipar Karelia (Finlandia), Ipar Renania-Westfalia (Alemania) eta Euskadi, eskualde aitzindari gisa, idazkaritza EFIren esku egonda.
Inaugurazio ekitaldian Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria egon zen, eta izaera biologikoko baliabideen erabileran oinarritzen den eredu ekonomiko baten garrantzia azpimarratu zuen. Euskadin, Iñigo Urkulluren esanetan, “Ama Lurra” errespetatzen duen ekoizpen eredu baten aukera berriak esploratzeko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta ahalmen teknologikoak daude. “Baliabide berriztagarrien erabilera hobetzeko eta areagotzeko ari gara lanean, munduko erronkei eta tokikoei ere aurre egiteko. Eraldaketa ekologikoa eta energertikoa gure etorkizunerako aukera ere badela sinistuta egiten dugu lan”, adierazi zuen Hala, egungo errealitatea eraldatzearen alde egin da, Euskadi lehiakorrago eta iraunkorragoa izatera eta “mundura askoz irekiagoa egotera” iritsi dadin.
EFIko zuzendari Marc Palahik, berriz, azaldu zuen “eskualdeak direla ekoizpenaren eta industria primarioen, berrikuntza zentroen eta erakunde politikoen arduradunak diren landa guneetako zein hirietako lider garrantzitsuak konektatzeko lehen maila. Palahiren ustez, “denak dira beharrezkoak bioekonomia arrakastatsua eta iraunkorra izan dadin. Eskualdeak dira bioekonomiaren ahalmena desbloketatzeko giltzarria, eta horregatik EFIrako oso garrantzitsua da ekimen hau abiaraztea, eskualdeen arteko lankidetza zientifikoa laguntzen duelako, bioekonomiari eragiteko Europan”.
Europan, Bioekonomiak jada 18,6 milioi pertsonari ematen die enplegua eta 2,3 bilioi euro fakturatzen ditu, Europako ekonomia osoaren %9, alegia. Finlandian edo Alemanian, eredu ekonomiko horretarako trantsizioa errealitatea da argi eta garbi, eta Euskadik ere horretara jo behar du eta ahal du. Euskadin, egurra da eraldaketarako eta bioekonomia sortzeko baliabide naturalik zabalduena eta erabiliena. Gure baso azalera %55ekoa da, Europan batez beste dagoena (%40) baino askoz gehiago.
Ekitaldia basoetan oinarritutako bioenomia zirkularrerantz eraldatzeko ekintza praktikoak eta lankidetzak abiarazteko lehen ekintza izan da, eta bertan agerian jarri da urgentziazkoa dela karbono eduki handia duten produktuetarako, energia erabileran intentsiboak direnetarako eta berriztagarriak ez direnetarako, hala nola plastiko, hormigoi edo altzairurako, alternatibak edukitzea, krisi klimatikoaren aurrean, herrialdiek gero eta presio handiagoa dute-eta Parisko Akordioaren helburuak betetzeko eta karbonoaren neultraltasunerako benetako irtenbideak aurkitzeko.
Aurreikusita dago Bioeskualdeen Sarea erakunde irekia izatea, beste eskualde batzuk sartu daitezen, eta, egia esan, horietako batzuk Bilbon egon dira, sarea abiarazteko ekitaldian, informazio gehiago eskuratzeko.
Informazio gehiago: Sarah Adams, EFIko komunikazio arduraduna (sarah.adams@efi.int, +34 673 378 493).