Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak, Jone Fernandezek, Mutriku, Deba, Itziar, Mendaro, Elgoibar, Soraluze eta Eibarko alkateek eta Debemen Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteko ordezkariek dagoeneko gauzatu diren Landa Garapeneko hainbat proiektutara egin dute bisita
, Leader, Erein, Itsaspen programen onuradun izan diren eta finantziazio publikoaz eskualdean garatzen ari diren proiektuak eta ekimenak bertatik bertara ezagutzeko, Txikitasunetik Handi proiektuaren inguruan.
Laguntza programak landatartasun gradurik handieneko udalerrien sustapenera, garapenera eta dibertsifikazio ekonomikora zuzenduta daude
Hauek izan dira bisitatuko proiektuak:
– Burugorri Eraikina eta bere taberna kooperatiboa (Itziar)
– Kirol Anitzeko Gunea (Mendaro)
– Altzolako Gizarte Zentroa (Elgoibar)
– Ixua Hotela (Eibar)
Laguntza programak landatartasun gradurik handieneko udalerrien sustapenera, garapenera eta dibertsifikazio ekonomikora zuzenduta daude, eta helburu hauek dituzte, besteak beste: enpresak sortu, handitu eta modernizatzea; besteren konturako kontratazioak egitea; azpiegitura eta oinarrizko zerbitzuen eraikuntza eta konponketa; turismoaren sustapena; eta etxebizitzen eskuragarritasuna eta bizi kalitatea areagotzea.
Agurtzane Etxanizek, Debemen Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteko ordezkari gisa, honako hau nabarmendu zuen: “laguntza publiko horiek oso garrantzitsuak direla hainbat proiektu gauzatzea errazteko orduan, ekintzaileak pribatuak izan edo ekimen publikokoak izan, biak ere behar-beharrezkoak baitira Euskadiko landa guneen garapenerako”.
Bisitatutako proiektuen gaineko datuak
“Burugorri” eraikina eta taberna (Itziar) – Proiektu publiko-pribatua
Eraikin hori erabilera asko dituen eremu publiko bat da, eta hiritar guztientzat irekita dago. Oinarrizko zerbitzuak, azpiegiturak eta ekipamenduak eskaintzen ditu, biztanleen kalitatea hobetzeko. Bertan gauzatzen diren ekintzen artean daude: gimnasia, euskal dantza, bertsolaritza eta ingelesa. Gainera, umeentzako jolas guneak ere badaude.
Hainbat elkarteren egoitza da (kultur taldea, gazte elkartea, hirugarren adinekoek, guraso elkarteak, mendi taldea, etab.) eta, bestalde, Itziarko hainbat enpresak eta nekazari taldek bilerak egiteko erabiltzen dute, dohainik. Era berean, bertan egiten dira Itziarko kultur programako jarduerak, hala nola kontzertuak, antzerkiak, ipuin kontalariak, hitzaldiak, etab.
Kudeaketa pribatuko taberna kooperatiboa ere “Burugorri” eraikinean dago kokatuta. Proiektu honen arrazoi garrantzitsuena eta helburua da jarduera ekonomiko berri bat sortzea, langileen bizitza kalitatea hobetzeko eta taberna bat jartzeko xedez, bai eta eraikineko zerbitzuak kudeatzeko eta kultur ekintzak antolatzeko ere. Gune berri hori irekitzeak oso eragin ona izan du Toki Erakundean.
Kirol Anitzeko Gunea (Mendaro) – Proiektu Publikoa
Ikusita Mendaron ez zegoela nahiko instalazio bertako biztanleek hainbat kirol jarduera egiteko, egokitzat jo zen kirol anitzeko gune bat sortzea, bertan hainbat kirol egiteko, hala nola padela, ur zurrustak…
Jarri den ekipamenduak txikienen jolaserako eta aisialdirako ur zurrusten gune bat izateaz gain, altzari osasungarriak ere baditu nagusientzat. Hori guztia lorategiz inguratuta eta mahai eta eserlekuz hornituta.
Era horretan, lortu da komunitatearentzako izaera hezitzailea duen gune bat izatea, non kirolak, jolasak eta harremanak dauden erdigunean, Mendaroko biztanleen artean interakzioa sustatuz.
Altzolako Gizarte Zentroa (Elgoibar) – Proiektu Publikoa
Altzolako gizarte zentroaren birgaikuntza lanekin auzotarren bizitza kalitatea hobetu nahi izan da, bertan topagune bat sortuz, beharrei erantzuteko eta gune bizi bat izan dadin.
Laster, zentroak aktibitate fisikoa egiteko gune bat izango du, baita tailerra, ordenagailuak, gelak eta jolasak ere.
Ixua Hotela (Eibar) – Proiektu pribatua
Ixua baserrian, Eibarko Mandiola auzoan, gauzatu da inbertsioa. Gaur egun irekita dago bertako Hotel-Jatetxea.
Proiektua gauzatzeko guztiz birgaitu da eraikina eta orain Hotel-Jatetxea da, bi izarduna, 8 logela bikoitzekin eta 80 pertsonentzako jatetxearekin.