Donostia-San Sebastiango Tabakalerako Prisman egin zen Anthony Myint sukaldari estatubatuarrari 2019ko Basque Culinary World Prize saria emateko ekitaldia, Gastronomiaren bitartez aurre egiten baitio gizartearen erronkarik larrienetako bati: klima aldaketari, alegia.
Ikerketa eta tresna praktikoak konbinatuz, Myint mundu osoko jatetxeekin elkarlanean ari da ingurumenean duten inpaktua murriztuko duten neurrirako konponbideak aurkitzeko.
Basque Culinary World Prize sariari esleitutako 100 mila euroak Zero Foodprint ekimena planetan zabaltzeko erabiliko dira
Basque Culinary World Prize saria bakarra eta orokorra da, Eusko Jaurlaritzak ?Euskadi-Basque Country estrategia integralaren esparruan? eta Basque Culinary Centerrek ?gastronomian liderra den erakunde akademikoa? emandakoa. Garaikur honek ekimen eraldatzaileak gauzatzen dituzten chefen lana aitortzen du, hainbat arlotan: berrikuntza, teknologia, hezkuntza, ingurumena, osasuna, elikadura industria eta gizarte eta ekonomiaren garapena.
Euskadiko elikaduraren sektoreko agintari eta pertsona ospetsuen aurrean zituela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak 100 mila euroko balioa duen saria eman zion Anthony Myinti.
Bere ZeroFoodprint proiektuaren bitartez eta The Perennial Farming Initiativeren bitartez, jatetxeen eta ingurumenaren arteko harremana esploratzen du Myintek. Sukaldariak karbono aztarna murrizteko aukera bideragarriak gomendatzen dizkie elikagaien enpresei, eta karbono igorpenei dagokienez neutrala izateko moduak ere proposatzen dizkie. Gama handiko dozenaka jatetxe konbentzitu ditu mundu osoan, iraunkortasunaren alde berak gidatzen duen mugimenduarekin bat egin dezaten, tartean Noma (Danimarka), Benu (San Frantzisko) eta Atelier Crenn (Dominique Crenn) jatetxeak direla.
2019an, The Perennial Farming Iniative ekimenaren bitartez, Kaliforniako estatuarekin ere indarrak batu eta “Restore California” programa abiarazi zuen. Programa horrek jatetxeen ingurumeneko aztarnaren gaineko informazio gardena ematen die hornitzaile eta kontsumitzaileei, erabaki hobeak hartu ahal izateko. Zerrendan sartzen diren jatetxe guztiak neutroak izan daitezke karbonoan, edo tokiko nekazariei lagundu diezaiekete eguratseko karbono dioxidoa kentzen.
Ekonomian eta Asiako Ikerketetan titulua edukita, Myintek, bere emazte Laren Leibowitz kazetariarekin batera, ingurumeneko aktibismoa eta aktibismo soziala sartu ditu bere ahaleginen artean, 2008an Mission Street Food jatetxe ospetsuan bere karrerari ekin zionetik.
Basque Culinary World Prize sariari esleitutako 100 mila euroak Zero Foodprint ekimena planetan zabaltzeko erabiliko dira, bai eta hainbat establezimenduri beren baldintzetara egokitzeko moduko jardunbide eta soluzio iraunkorrak garatzen laguntzeko ere, horrela azken helburura iristeko: gizarte osoari kontzientzia harraraztea klima aldaketari modu globalean aurre egiteko premiaz