Arrain izoztu, elikagai kontserbak eta gozoki izoztuak lantzen dituzten 11 euskal enpresak euren produktuak ezagutarazi dituzte Conxemar azokan, Itsasoko Produktu Izoztuen Nazioarteko Azokan, Vigon.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Hazi Fundazioaren bitartez, enpresa horiek elkarrekin parte hartzeko modua antolatu du, Euskadi Basque Country markaren pean.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Hazi Fundazioaren bitartez, antolatu du
Conxemaren edizio honetan, Euskadi Basque Country espazioak 120 metro koadro izan ditu erakusketarako, eta Vigoko IFEVI esparruko E gunean egon da.
Euskadiko Elikadura Industria Sustatzeko Planak ekintza estrategikotzat jotzen du Conxemaren parte hartzea, oso erakusleiho garrantzitsua delako euskal enpresentzat euren harreman komertzialak indartzeko edo estatuko zein nazioarteko erosle berriekin harremanetan jartzeko.
Kontserben euskal industria
Euskal kostaldeko baliabide naturalei esker, arrantzaren sektoreak pisu handia dauka Euskadiko ekonomiaren baitan. Arrainaren transformazio eta kontserbaren industria nekazaritzako elikagaien euskal industria guztiaren %11 da.
EAEko kontserben industriaren ezaugarria da bera dela nazioarteko merkatuetan presentziarik handiena duena, eta urtetik urtera hobetzen du bere posizionamendua, bai estatuko merkatuan bai atzerikoan. Azken urteotan, 2013az geroztik, industria horrek proiekzio handia lortu du, bere negozio zifra %21 handitu baita; gainera, epealdi horretan, etxeko per capita kontsumoa ere %3 hazi da, termino ekonomikoetan.