Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2019, Irailak 24

Euskadiko bioekonomiaren zeharkako politikak eduki dituen aurrerapenak txalotu ditu World BioEconomy Forum 2019 ekitaldiak

Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak World BioEconomy Forum ekitaldiaren bigarren edizioan parte hartu zuen, zeina irailaren 11tik 13ra bitartean egin zen Rukan (Finlandia), eta bertan aurkeztu zituen Euskadik basogintzako bioekonomiaren inguruan eduki dituen aurrerapenak.

Euskadik ez ezik, mundu osoan bioekonomiako adituak diren pertsonek ere hartu zuten parte foro honetan, eta horiek bioestrategiak inplementatzeko modurik hoberenaz, basogintzako bioekonomiak klima aldaketaren aurrean duen zereginaz edo lehengai biologikoetan oinarritutako balio kateak garatzearen garrantziaz eztabaidatu zuten.

Euskadik Europan Bioekonomiako estrategia bat garatzearen alde egiten du, eskualdeen ekintzan oinarrituta.

Euskadin basogintzako bioekonomiak duen bide orriak, zeina foro honetan azaldu baita, azpimarratu zuen balio erantsiaren aukera berriak sortu behar direla baliabide biologiko eta ekoizpen prozesu iraunkorretan oinarrituta, eta gogora ekarri du Euskadik bioekonomiarantz ziurtasunez igarotzeko behar diren elementu guztiak dituela. Orozen hitzetan: “396.700 hektarea baso ditugu, gure azaleraren %55, alegia. Basogintzaren sektorea Euskadiren BPGd-ren %1,53 da, eta ia 20.000 pertsonari ematen die lana. Egur hori mobilizatzeko eta eraldatzeko gai gara eta basogintzako bioekonomian oinarritutako negozio ereduetarantz igaro gaitezke, ekonomia eredu berri bat eta produktu berriak sortuta”.

Euskadik bioekonomian duen estrategia zeharkako politikak garatzean oinarritzen da, basogintza eta egurraren sektorearen esparruan balio kate bat sortuta eta beste sektore batzuk ere inplikatuta, hala nola industria, energia edo kimika, berrikuntzaren bidez industria petrokimikoa, ehungintza, eraikuntza edo elikadura garatzeko, esaterako. Horrek utziko luke esandako sektoreen lehiakortasuna hobetzen barruko eskarian eta esportazio eta nazioarteratze estrategietan aurrera egiten, dena modu iraunkorragoan eginda.

Eusko Jaurlaritzak basogintzako bioekonomian duen estrategiaren barruan hainbat erronka ekonomiko eta sozial sartzen dira, hala nola BASOTEKen sorrera, zeinak basogintzaren eta egurraren sektorearen lehiakortasuna bultzatzen duen balio erantsiko proiektuen bitartez. Helburua da sektorea eraldatzea lehiakortasunari eta iraunkortasunari dagokienez eta bikaintasuneko edo berrikuntza askoko proiektuetan parte hartzea.