Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2019, Uztailak 23

Euskadiko Landa Garapeneko Programak (LGP) %48ko exekuzioa gainditu du, Espainiako eta Europako batezbestekoen gainetik

Euskadiko 2015-2020 LGPren Kudeaketa Agintaritzak OSOA programaren exekuzio-txostena, 2018 ekitaldiari dagokiona, igorri du Europar Batzordera.

Txosten hau aurretik programaren Jarraipen Batzordeak onartu zuen (batzorde hau Euskadiko erakunde, lurralde eta sektoreko ordezkariz osatuta dago). Txosten honen arabera, 2018 ekitaldiaren itxieran %48ko exekuziora iritsi da programa, 2014-2020 epealdirako aurreikusita dagoen aurrekontuarekiko. Portzentaia honekin, Euskadiko LGP Espainiako zein Europako batezbestekoen gainetik kokatzen da.

2017 urtea oso garrantzitsua izan zen programaren exekuzioari dagokionez (%24,1eko exekuzio metatua lortu zen, FEADER funtseko 20,9 milioi euroko gastuarekin). 2018 urtean exekuzio erritmo horri eutsi zaio, FEADER funtsetik 20,7 milioi euroko gastua gauzatu delarik. Zifra horrek guztira 41,8 milioi euroko FEADER gastua ematen du, LGP abian jarri zenetik 2018 urteko bukaera bitartean. Horrek, aldi berean, Euskadiko LGPren FEADER aurrekontuaren %48ko exekuzioa adierazten du. Gauzatze maila hau Espainiako batez bestekoa baino askoz ere handiagoa da (%29,2), eta baita ere Europako bataz bestekoa baino altuagoa (%39).

Gainera, programan aurreikusitako zenbait neurri eta azpineurriei dagokienez, aurrez esleitutako FEADER funtsak agortu egin dira. Horregatik, neurri horietan hemendik aurrera ekintza edo proiektu berriak finantzatu ahal izateko soilik Eusko Jaurlaritzako edo Foru Aldundietako funtsak erabili ahal izango dira, izan ere hauek baitira FEADER funtsarekin batera LGPa finantzatzen duten erakundeak.

Datu hauei esker Euskadiko landa eremuan hainbat ekintza eta proiektu martxan jarri ahal izan dira, lurraldean eragin nabarmena gauzatzen dutenak:
• 156 nekazari gazteen inkorporazioa bultzatzen ari da (%34 emakumezkoak), gehienak barazki sektorean eta behi eta esne-ardi sektoreetan.
• 739 inbertsio finantzatzen ari da nekazal eta abere ustiategietan (22% emakumezkoak).
• 2018 bitartean 287 formakuntzazko ekintza gauzatu dira (6.227 ikasleekin) eta 23 hartu-emanezko ekintza (25% emakumezkoak).
• 297 inbertsio finantzatzen ari da nekazal-elikagaien industrian.
• 32 Ekintza-Talde jarri dira martxan eta 37 lankidetza—proiektu 16 neurriaren baitan (Lankidetza)
• 944 nekazaritzako ingurumen-kontratu sinatu dira nekazariekin ingurumenaren eta klimaren aldeko ekintzak gauzatu ditzaten, 25.845 hektareako azalera hartzen dutelarik (Euskadiko nekazal azalera erabilgarriaren %13,5). Konpromiso gehienak nekazaritza integratuari eta mendiko larreen kudeaketari buruzkoak dira.
• Landa garapenerako 382 proiektu finantzatzen ari da LEADER programaren baitan, zeinetatik:
o 54 enpresa-ekintzailetzako proiektu
o 102 inbertsio-proiektu enpresatan
o 174 proiektu publiko