Antony Myint sukaldariak irabazi du 2019ko Basque Culinary World Prize saria, gastronomia gizarteak dituen erronkarik premiazkoenetako bati, hau da, klima aldaketari aurre egiteko motor gisa erabiltzeagatik.
Ikerketa eta tresna praktikoak konbinatuz, Myint jatetxeekin elkarlanean ari da ingurumenean duten inpaktua murrizteko neurrirako konponbideak aurkitzeko. Antony Myintek 100.000 euro jasoko ditu, berak aukeratzen duen eta gastronomiaren ahalmen eraldatzailea adierazten duen proiektu batean erabiltzeko.
Basque Culinary World Prize saria bakarra eta orokorra da, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek emandakoa.
Bere ZeroFoodprint proiektuaren bitartez eta Perennial Farming Initiativeren bitartez, Myintek jatetxeen eta ingurumenaren arteko harremana esploratzen du. Elikagaien enpresei karbono aztarna murrizteko aukera bideragarriak gomendatzen dizkie, baita karbono igorpenei dagokienez neutrala izateko moduak ere. Gama handiko dozenaka jatetxe konbentzitu ditu mundu osoan, iraunkortasunaren alde berak gidatzen duen mugimenduarekin bat egin dezaten, tartean Noma (Danimarka) eta Benu (San Frantzisko) jatetxeak direla.
2019an, Perennial Farming ekimenaren bitartez, Kaliforniako estatuarekin ere indarrak batu eta Programa “Restore California” programa abiarazi zuen. Programa horrek jatetxeen ingurumeneko aztarnaren gaineko informazio gardena ematen die hornitzaile eta kontsumitzaileei, erabaki hobeak hartu ahal izateko. Zerrendako jatetxe guztiak neutroak izan daitezke karbonoan, edo tokiko nekazariei lagundu diezaiekete eguratseko karbono dioxidoa kentzen.
Ekonomian eta Asiako Ikerketetan titulua edukita, Myintek, bere emazte Laren Leibowitz kazetariarekin batera, ingurumeneko aktibismoa eta aktibismo soziala sartu ditu bere ahaleginen artean, 2008an Mission Street Food jatetxe ospetsuan bere karrerari ekin zionetik.
Basque Culinary World Prize saria bakarra eta orokorra da, Eusko Jaurlaritzak ‒Euskadi-Basque Country estrategia integralaren esparruan‒ eta Basque Culinary Centerrek ‒gastronomian liderra den erakunde akademikoa‒ emandakoa. Garaikur honek ekimen eraldatzaileak gauzatzen dituzten chefen lana aitortzen du, hainbat arlotan: berrikuntza, teknologia, hezkuntza, ingurumena, osasuna, elikadura industria eta gizarte eta ekonomiaren garapena.
Munduan eragin handienekoak diren zenbait chef eta adituk osatutako epaimahaiak Antony Myint aukeratu du irabazle, hamar finalisten artean. Epaimahai horren buru Joan Roca sukaldaria izan da (Celler de Can Roca), eta harekin batera beste pertsona ezagun hauek: Massimo Bottura (Osteria Francescana), Manu Buffara (Manu), Eneko Atxa (Azurmendi), Dominique Crenn (Atelier Crenn), Yoshihiro Narisawa (Narisawa), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz), Enrique Olvera (Pujol), Trine Hahnemann (Hahnemanns Køkken), Katina eta Kyle Connaughton (SingleThread), Tucker Taylor (Jackson Family Wines) eta Jock Zonfrillo (Orana), 2018ko Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea.
Hauek izan ziren Basque Culinary World Prize sariaren hamar sukaldari finalistak: Selassie Atadika (Ghana), Siew-Chinn Chin (Malaysia/ Estatu Batuak) Giovanni Cuocci (Italia), Mario Castrellon (Panama), Xanty Elias (Espainia), Virgilio Martinez (Peru), Cristina Martinez (Mexiko/ Estatu Batuak), Douglas McMaster (Erresuma Batua), Anthony Myint (Estatu Batuak) eta Lars Williams (Estatu Batuak/ Danimarka).
Hautapen horrek argi erakuksten du zenbaterainokoa den nazioarteko mugimendu biderkatzaile honek gaur egun duen irismena, zenbait aitzindarik hainbat hamarkadatan lan eraldatzailea egin izanaren fruitua, inondik inora; hala nola Dan Barber, Rene Redzepi, Jamie Oliver, Alice Waters eta José Andrés, inspirazio iturri izan diren beste pertsona batzuekin batera.
2018an, Eskoziako Jock Zonfrillo chefak eskuratu zuen Basque Culinary World Prize saria. Australiako jatorrizko herrixken elikadura oroimena gordetzeko ari da lanean, eta kultura zahar hori ezagutzeko eta aldarrikatzeko zereginean dabil buru-belarri. Kolonbiako Leonor Espinosa chefak eskuratu zuen saria 2017an, Funleo fundazioaren bidez Kolonbiako herrixken aspaldiko jakintza aldarrikatzeagatik. Inaugurazio urtean, berriz, Venezuelako María Fernanda di Giacobbe chefak jaso zuen saria, hezkuntzan, ekintzailetzan, ikerketan eta garapenean oinarritutako ekimen bati esker. Kakaoa zeukan ekimenak ardatz, Venezuelako nortasun, kultura eta aberastasun ekonomikoaren iturri gisa.