Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterolak, hasiera eman zion Donostiako Miramar Jauregian egin den “Craft Beer Revolution: garagardo artisauaren artea ulertzeko gakoak”
izeneko ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen XXXVIII. edizioaren baitan.
Ikastaro honetan, garagardo artisauaren sektorearen errealitate sozioekonomikoan barneratu da, tokiko ekonomian duen eragina eta gastronomiari egiten dion gero eta ekarpen handiagoa aztertu da.
Nazio eta nazioarte mailako profesional entzutetsuenek bere negozio eredua esperientziak konpartitu dute eta garagardo artisau eta industrialaren arteko desberdintasunei buruzko hizaldia egin dute.
Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak antolatuta izan da, Euskal Garagardo Elkartearekin eta HAZI Fundazioarekin lankidetzan.
Euskal Garagardoa Elkartea da Euskadin garagardoaren sektorea antolatzen duena. Ikastaroaren inaugurazioan Peli Manterola zuzendariak Eusko Jaurlaritzako elkartasuna adierazi zien elkartearen ordezkariei kolaborazioa sustatzeko eta proiektu amankomunak aurrera eramateko.