“Elikadura politikak Toki Administrazioan” EHUko Udako Ikastaroa ospatu da. Jardunaldian tokiko admnistrazioek elikadura arloan hartzen eta garatzen ari diren neurriak eta estrategiak partekatu dira.
Ikastaroa inauguratu zuten Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordeak, Bittor Orozek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendariak, Xabier Arrutik, Eibarko Udalako Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza ZinegotziaK, Alberto Albistegik, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Zuzendari akademikoak, Itziar Alkortak, eta Landaola Landa Garapeneko Elkartearen presidenteak, Ana Maria Eizaguirrek.
Ikastaroaren helburuak tokiko elikadura sistema jasangarria garatzeko gertutasunean ekoiztutako produktuen kontsumoa eremu publikoan garatzeko gakoak ezagutzea eta eragile eta entitate ezberdinen arteko hartu-emana eta elkar ezagutzea dinamizatzea izan dira.
Elikadura Politika Publikoak nazioarteko eszenatokian garatzen ari dira azken urteotan, biztanleen beharrei erantzun eta lehen sektorean eragiteko helburuakin. Elikadura zeharlerro edo gai transbertsala dugu, agente ugariren lankidetzarekin batera, herritarrak, lehen sektorea eta admnistrazioak elkarlanean garatzea eskatzen duena.