Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2019, Maiatzak 29

Eusko Jaurlaritzak 300.000 eurorekin finantzatuko ditu basogintzako bioekonomiako proiektu berritzaileak

Basogintzako bioekonomian berrikuntza proiektuak finantzatzera bideratutako laguntzak 2019rako iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak bere azken kontseilu bileran.

300.000 euro bideratuko dira laguntza horietara, basogintzako bioekonomiaren eremuan basogintzako lehengaiak eta produktuak eraldatuta balio erantsi handiagoko beste batzuk lortzeko egingo diren proiektu pilotu berritzaileak babesteko.

Laguntza horiek dira Euskadi bioekonomiaren arloan Europako erreferente gisa posizionatzeko eta horren bidez baliabide naturalen erabilera efizientearen bidez garapen sozioekonomiko iraunkorra edukitzeko asmoarekin Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza garatzen ari den jardunbide iraunkorrak bultzatzeko estrategia irmoetako bat.  

Onuradunak eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak
Enpresa txiki, ertain edo handiak eta enpresa horien elkarteak eta ondasun komunitateak ere izan daitezke onartutako laguntzen onuradunak. Pertsonen gastuak, tresnenak, materialenak eta eraikin eta azpiegiturenak lagundu ahal izango dira diruz, bai eta komunikazio eta dibulgazio ekintzetan egindakoak ere. Diruz lagundu daitezkeen kostuen %80 izango da laguntzaren portzentaje maximoa.

Laguntzaren xede diren proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2019ko abenduaren 31ra arte izango da, alde batera utzita epea luzatzea onartu ahal izango dela.

Eskabideen aurkezpena eta epeak
Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Laguntza eskaera http://www.euskadi.eus web helbidean egongo da eskuragarri, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren bulegoetan aurkeztuko da edo legeak aurreikusitako lekuetako edozeinetan.

Elikagaien Kalitate eta Industrietako Zuzendaritzaren esku egongo da agindu honetan araututako laguntzen kudeaketa, eskaera bakoitzak eskakizunak betetzen dituen egiaztatuko baitu, hori berariaz jasota utzita.