Euskadiko Elikadura Klusterrak “Cluster Eguna” ospatu zuen Vitoria-Gasteizen, sektoreko 300 ordezkari baino gehiagoren parte hartzearekin.
Eraldaketa digitala zertan datza eta negozio eredu berriak nola garatu behar diren ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu direnek.
Euskadiko Elikadura Klusterreko lehendakari Manu Ginerrek inauguratu zuen jardunaldia
Euskadiko Elikadura Klusterreko lehendakari Manu Ginerrek inauguratu zuen jardunaldia eta itxiera, berriz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozen esku egon zen, zeinak elikagaien euskal industriaren gainean datu positiboak eman baizituen, esanez industria horrek Euskadiko BPGd-ri %10,7ko ekarpena egiten diola jada eta 137.000 enplegu sortarazten dituela guztira.
Oroz sailburuordeak dioenez, “Euskadiko elikagai industria etorkizunean garatzeko ahalmen handia duten aukeren nitxo bat da, eta gero eta pisu ekonomiko handiagoa dauka, azken datuen arabera. Gure elikagai enpresen etorkizuna haien lehiakortasunaren mende dago; enpresa lehiakorragoak izan behar dira, berrikuntzaren bitartez eta ezagutza berriak sartuz.”
Zentzu horretan, Orozek Euskadiko Elikadura Klusterraren zeregina azpimarratu zuen, izan ere, sektorean duen katalizatzaile eta kohesionatzaile lanean erreferentea da eta sektorearen garapena bultzatzen duten proiektu partekatuak sortaraz ditzake.