Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2019, Maiatzak 28

Neiker-ek 3.000 profesional baino gehiago hartu ditu 2019ko GENVCE Jardunaldi Nazionaletan

3.000 profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten Labore Estentsiboen Berrikuntza eta Transferentzia Jardunaldi Nazionaletan, 2019 GENVCE, Neiker-Tecnalia Nekazaritza Garapen eta Ikerketarako Euskal Erakundeak antolatuta, Zereal Aldaera Berriak Ebaluatzeko Taldearekin (GENVCE) eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin batera.

Erkidego autonomo guztietatik iritsitako parte hartzaileek neguko labore estentsiboen inguruko berrikuntza eta transferentziaren azken nobedadeak ezagutu ahal izan dituzte Araban.

Jardunaldien lehen egunean biltzar zientifiko bat egin ziren Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. Egun osoan zehar, neguko labore estentsiboen berrikuntzari buruzko emaitza eta teknikarik berrienak aurkeztu ziren.

Bittor Orozek azpimarratu zuenez, lehen sektoreak berrikuntza, teknologia, ikerkuntza beharrezkoa du

Inaugurazio saioan, Neiker-Tecnaliako lehendakari eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuorde Bittor Orozek adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak aukeretarako esparrutzat hartu du elikaduraren balio kate osoa, lehen sektoreko ekoizpenetik, elikagaien kontsumoraino, tartean igarota transformazioa, elikagaien industria, banaketa eta komertzializazioa, modu efiziente eta jasangarri batean, azaldu zuen.

Bittor Orozek azpimarratu zuenez, lehen sektoreak berrikuntza, teknologia, ikerkuntza beharrezkoa du. Baita bait aareagotu behar dugu sektorearen beraren zein administrazioaren konpromisoa, lankidetza eta elkarlana, sektorearen sendotasuna handitzeko, lehiakortasuna eta berrikuntza lortzeko, eta kontsumo efiziente eta jasangarriaren kulturan laguntzeko.

Neiker-Tecnaliako zuzendari nagusi Leire Barañanok, berriz, azaldu zuen “Neiker-ek 25 urte baino gehiago daramala zerealen aldaera berriak ebaluatzen. Lan horren zati handi bat GENVCE sarearekin egindako lan sakonaren bidez egin da, ikerketa institutu autonomikoak sare horretako kideak baikara, hazien etxeen laguntza ezinbestekoarekin. Denok batera saiatzen gara nekazariari informazio kontrastatua, independentea eta egiaztatua helarazten, enpresek beraien esku jartzen dituzten aldaera berrien portaerari buruz”.

Gaur egun, Neiker-Tecnalia hainbat proiektu lantzen ari da zerealen hazkundeari zuzenean lotuta. Leire Barañanok azpimarratu duenez, “lanak amaituta, NEIKER-Tecnaliak doan banatzen dizkie haziak eskaera egiten dutenei”.

Halaber, inaugurazio saioan parte hartu dute Jose Antonio Sobrino GENVCEko lehendakariak (Zereal Aldaera Berriak Ebaluatzeko Espainiako Taldea) eta Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak.

Landa eguna

Landa egun demostratibo bat izan zen Neiker-Tecnaliak Arabako Gauna udalerrian kudeatzen duen “Ilarra” finka zabalean.

Gaunako lursailetan 19 labore estazio diseinatu dira, eta, han, hainbat gai azaldu dizkiete parte hartzaileei, hala nola gari, garagar, zekale, tritikale, koltza eta abarren azken barietateak, fitosanitarioen azken nobedadeak erakusteko saiakuntza agronomikoak aurkeztu dira, eta lekadunen estazio bat ere erakutsi da, animaliak elikatzeko bazkarik onena lortzeko saiakuntzekin.

Arreta berezia merezi du jardunaldiaren gune komertzialak, hazi, fitosanitario, ongarri eta bestelako sektore batzuetako enpresa nagusiek eta hainbat kooperatiba eta elkartek 32 karpa jarri baizituzten. Jardunaldian zehar euren nobedadeak erakutsi zituzten, eta parte hartzaileek bertatik bertara egiaztatu ahal izan zuten barietate, fitosanitario eta ongarri horien portaera agronomikoa.

Jardunaldiko bi une goren programatutako erakustaldiak izan dira. Lehenengoan nekazaritzan erabiltzeko droneen azken teknologia erakutsi zen, ongarritzeko aplikazio praktiko batekin, droneak lortutako informaziotik abiatuta. Bigarrenean, azken belaunaldiko teknikekin belar txarrak jorratzeko erakustaldi bat egin zen. Halaber, sastrakak kontrolatzeko prototipo berritzaile bat ikusi ahal izango da martxan.

Informazio gehiago: www.genvce2019.com