Euskadiko kultura gastronomikoa eta produktuak ezagutarazteko asmoz Maiatzaren 17tik, ostirala, maiatzaren 19ra arte, igandea, Vitoria-Gasteizko Santa Barbara plazan karpa bat egon zen.
Karpak 15×30 metro eduki ditu eta “Basque, zer jan hura izan/ somos los que comemos” izenaren pean, Euskadiko kalitateko edariez eta janez gozatu ahal izan dugu, 3 egunetan egin diren hainbat jardueraren bitartez.
Karparen barruan 3 gune bereizi dira:
• Barra edo probatze gunea: bertan eskaini dira Euskadiko kalitateko produktuekin egindako pintxoak, ogitartekoak eta errazioak (txerri burualdea, hanburgesak, baserriko oilaskoa…) eta edariak (Arabako Errioxako ardoa, Arabako Txakolina eta Euskadiko Sagardoa).
• Dastatze gunea: Bertan dastatzeak, maridajeak, produktuen aurkezpenak eta beste hainbat jarduera egin dira, Mikel Garaizabalek eta Aitor Buendiak koordinatuta.
• Haurrentzako tailerren gunea: Hainbat jarduera egin dira Nirea programaren barruan, txikienak ohartu daitezen zer garrantzia duen landa inguruneak eta zer onura ekartzen dizkion euskal gizarteari.