Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka XXV. Bermeoko Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian izan zen.
Aurtengoa, Erroxape Emakumeen Elkartearentzat izan da. Epaimahaiak azokan hainbat urtetan izan duten parte hartze aktiboagatik eta inplikazioagatik erabaki du saria elkarteari ematea.
Arrain Azokaren hasiera ekitaldian izan ziren Arrantza eta Akuikulturako Zuzendari Leandro Azkue eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola ere.