Minbiziaren prebentzioan atunaren onurak ikertzeko elkartasun kanpaina bat abiarazi zuen Bermeo Tuna World Capital ekimenak, Bermeoko Arrain Azoka elkartearen laguntzarekin.
Parte hartu nahi zuten pertsonek atuna jaten argazki bat egin behar zuten eta sare sozialetara igo (instagram, facebook edo twitterrera) #Bermeotunaminbiziarenaurka edota #Bermeotunacontraelcáncer hashtag-arekin.
Igotako argazki bakoitzagatik BTWC-ek euro bat bideratuko du Minbiziaren Aurkako Elkartera
Igotako argazki bakoitzagatik BTWC-ek euro bat bideratuko du Minbiziaren Aurkako Elkartera, Bizkaiko CIC Biogune-Ciberehd zentroak atunaren kontsumoak gibeleko minbiziaren prebentzioan dituen onurak aztertzeko egingo duen ikerketa finantzatzeko.
Omega3
Ikerketa honen helburu nagusia da Omega3 gantz azidoek, gibel minbizi modelo preklinikoetan dituzten efektu onuragarriak ebaluatzea. Ildo honetan, azaldu dutenez asko dira atunaren onurak osasunarentzat: atunak Omega3 asko du, antioxidatzaile indartsua da eta memoria eta ikusmena hobetzen ditu. Gainera, gehiegizko pisua eta obesitatea erregulatzen ditu, horregatik osasuntsu bizitzen laguntzen du eta arazo kardiobaskularrak izateko arriskua txikitzen du.
Era berean, atuna janda gibeleko minbizia izateko arriskua txikitu egiten dela adierazi dute. Horregatik, #Bermeotunaminbiziarenaurka #Bermeotunacontraelcáncer elkartasun egitasmoaren garrantzia nabarmendu dute. Gainera, kontuan izan behar da gibeleko minbizia munduan gehien dagoen seigarren minbizi mota dela eta estatuan urtero 3.000 laguni aurkitzen zaion minbizia dela. Munduan gaixotasun honek eragiten dituen heriotzetatik, gibeleko hau da heriotza gehien eragiten duen bigarren minbizi mota.