Jakitea Gipuzkoako sukaldarien elkarteak bere urteroko sariak banatu zituen Donostiako Bera Bera jatetxean ospatu zen ekitaldian.Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, parte hartu zuen eta “Km0: Bertako Produktuarekin Lan Egiten duen jatetxeari saria” ematen zion Hernaniko Iparragirre sagardotegiari.
Festan beste zazpi sari banatu ziren:
Jakitea Elkarteko Jatetxeari Saria: Felix Manso Ibarla (Irun).
Koktel Tradizionalari Saria: Pub Patricioko Jai Alai koktela (Lasarte-Oria).
Pintxo Tradizionalari Saria: Ezkurra tabernako Entsalada Errusiarra (Gros).
Plater Tradizionalari Saria: Roxario jatetxearen Bakailao tortila (Astigarraga).
Jatetxean Euskararen Erabilera, Presentzia eta Indartzeari Saria: Ama Taberna (Tolosa).
Ibilbideari Saria (sari bikoitza): Tiburcio Etxea eta Aloña Berri taberna (Donostia).
Kalitate Gorena Eta Produktu Onena Darabilen Jatetxeari Sari Nagusia: Gure Txokoa (Zarautz).
Jakitea Elkarteak 27 sukaldariz osatutako elkartea da, non gure betiko sukaldaritza dute euren aldarria, beti Km0, bertako edo inguruko eta sasoiko produktuen defendatzaile sutsuak. Era berean, betiko sukaldaritzako errezetak berreskuratzea eta zabaltzea dute helburu. Aurten bere 10. urteurrena ospatzen ari da.