Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek Munduko Landa Foroak antolatutako Familia Nekazaritzaren VI. Konferentzia Internazionalaren bigarren jardunaldian parte hartu zuen.
Oroz sailburuordeaek nabarmendu zuen Euskadik Hamarkadaren ekintza plana bultzatuko duela, nekazarien eta familia nekazarien bizitza hobetzeko. Plana konferentzian landu zen eta maiatzean berretsiko dute Erroman.
Konpromiso horrek gizarteko hainbat esparruren laguntza izan behar du, ez bakarrik landa sektorearekin lotutako erakundeena, izan ere, hamarkadak aurrean dituen erronkak biztanleria osoarenak baitira.
Konferentzia egun hauetan munduko biztanleriak Familia Nekazaritzarekiko dituen erronka komun batzuk azpimarratu dira
Konferentzia egun hauetan munduko biztanleriak Familia Nekazaritzarekiko dituen erronka komun batzuk azpimarratu dira: hala nola nekazari gazteak erakartzea, emakumeak nekazaritzan duen oinarrizko rola eta klima aldaketak nekazaritzan duen eragina.
Horren haritik, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak bi estrategia ditu erronka horietako batzuei aurre egiteko. Konferentzian bertan adierazi zen bezala, Emakume Nekazariaren Estatutuaren helburu garrantzitsuena da tresna bat izatea emakumearen presentzia eta ikusgarritasuna errazteko nekazaritza sektorean eta landa eremuan.