Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Elena Arzak sukaldiarekin eta Estibaliz Gamboa Donostialdea ESIKO Paziente Aktiboa programako arduradunarekin parte hartu zuen Osasuntsu Kuzinatzen eta Berritzen: “Birpentsatzen” foroan, gizartearen osasuna zaintzeko elikaduraren garrantziari buruz elkarrizketan aritzeko.
Oroz, Arzak eta Gamboak gastronomia osasuntzu baten oinarria produktuen kalitatea eta segurtasuna izan behar dela azpimarratu zuten. Eta bertako Km 0 produktuek bi ezaugarri hauek betetzen dituztenak direla, kontsumitzaileei ziurtasuna eta konfidantza emanez.
Oroz sailburuordeak herritarrak elikadura jasangarri bat lortzeko egin behar den aldaketaren sustatzaile nagusiak izatea deitu zituen.
Topaketa hau “Etika, humanismo eta zientzia elkarrizketak” zikloaren 12. edizioaren esparruan ospatu zen Donostiako Kursaalean.