Diálogos de Cocina izeneko proiektu dibulgatzaileak zazpigarren edizioa ospatu du martxoaren 11n eta 12an, Donostian. Han izan ziren profesionalak, ikusmina zuten pertsonak eta sukaldaritzako fanatikoak. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz ere izan da edizio honetan.
Diálogos de Cocina diziplina ugari biltzen dituen munduko lehenengo gertaera gastronomikoa da. 2007. urtean egin zen lehenengo aldiz, eta orduan Andoni Luis Aduriz izan zen chef nagusia. Harrezkero hainbat pertsona ezagunek parte hartu dute: Slow Fooden sortzailea, Carlo Petrini; ‘comidista’ Mikel Iturriaga; Bela Gil Brasileko aktibista, eta Mariela Michelena psikoanalista eta idazlea.
Donostian egiten da, hau da, munduan hiri gastronomiko garrantzitsuenetako batean
Halaber, chef oso ezagunak mahai berean eseri dira. Besteak beste: Enrique Olvera, Pujolekoa (Mexiko); Tomas Kalika, gastronomia judutarra duen Mishiguene-koa (Argentina); Thomas Troisgros, izarrak dituen Olympeekoa (Brasil), Troisgros familiaren ondorengoa, eta Renzo Garibaldi (Peru), Ossoren zuzendari lanetan dabilen harakina.
2007tik aurrera
Donostian egiten da, hau da, munduan hiri gastronomiko garrantzitsuenetako batean. Diálogos de Cocina Euro-Toquesek sortu zuen, Andoni Luis Aduriz chefaren bidez, eta Basque Culinary Center bezalakoek babesten dute.
2007. urteaz gero, proiektu horren bidez diziplina anitzeko trukeak bultzatzen dira sukaldaritzari lotuta, sektore hori ikasketa, kultura eta berrikuntzara bideratutako ikuspegitik aberastuko duten sinergia sortzaileak eratzeko asmoz.
Nazioarteko biltzar bat egiten da, biurtekoa, eta aditu ezagunak gonbidatzen dira, gastronomiari lotuta hausnarketak eta ekarpenak egiteko eztabaiden eta elkarrizketen bidez.
Proiektuak inprimatutako aldizkari bat du, Papeles de Cocina izenekoa, baita web-orri hau ere, hausnarketa eta ezagutzen trukea bultzatzen laguntzeko.