Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak “Iraganetik gerora, gaur egunetik igarota” izeneko jardunaldian parte hartu du. Izan ere, jardunaldi horren bidez Arotzgi Gipuzkoako Arotz Taldeak (Baskegur-en bazkidea denak) 50. urteurrena ospatu du.
Donostian egin da jardunaldia, eta Coopwood izeneko proiektua aurkeztu da bertan. Zuraren sektorea indartzeko asmoz sortu da proiektu hori, hezkuntza-sistemaren eta enpresen artean lankidetza bultzatzeko, Poctefa espazioan langileen mugikortasuna bideratzeko eta teknikari, irakasle eta ikasleen gaitasunak hobetzeko.