Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2019, Urtarrilak 29

Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenari babesa 2019ko Txotx denboraldiaren hasieran

2019ko Txotx denboraldia ireki zen Astigarragako Gartziategi sagardotegian eta bertan egon zen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz ondoan zuela.

Denboraldiaren irekiera Olatz Arrieta kazetariaren esku egon zen, eta bera izan zen sagardoa dastatu zuen lehena, XXVI. Sagardo Berriaren Egunean.

2018ko uztak 11,78 milioi litro inguru sagardo egitea ekarri du. Bertako sagarrekin 1.500.000 litro sagardo egin dira, Euskal Sagardoa jatorri izendapenarekin. Guztira 50 sagardotegik egin dute Euskal Sagardoa: 43 sagardotegi Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban. Horiek denak 486 hektarea baino gehiago dira eta 234 ekoizlek baino gehiagok hartu dute parte.

Txotx denboraldiari hasiera eman aurreko prentsaurrekoan, Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, esan zuenaren arabera, “une honetan EUSKAL SAGARDOAren etorkizuna eraikitzen ari gara, eta gure asmoa da urtetik urtera bertako sagarrekin egindako sagardoaren ekoizpena handitzea, Euskal Sagardoa J.I.ren barruan egindako sagardoaren %100 izan arte. Sektorea batzea, sagardoaren kultura sustatzea, sagar ekoizleei eta sagardogileei bultzada bat ematea eta kontsumitzaileei kalitatea duen bertako produktu bat eskaintzea da proiektu honen asmoa -ziurtatu zuen-”.

Bizkaiak bere sagardo denboraldiari eman zion hasiera ere
Onintza Enbeita 2019ko Bizkaiko bertsolari txapelketako irabazleak hasiera eman zion Bizkaiko txotx denboraldiari, Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian. Sagardoaren aurkezpen ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Peli Manterolak, parte hartu zuen.

Aurtengo ekoizpena Bizkaian 108.000 litrokoa izan da. Nahiz eta bolumena iazkoa baino txikiago izan, kalitateari dagokionez sagardoa kalitatezkoa heldu da sagardotegietara, gorputz gehiagokoa, intentsitate handikoa eta sakontasun aromatiko handiarekin.
Bizkaiko Sagardogileen Elkartea osatzen duten 8 artisau-upategietatik bost Euskal Sagardoaren markaren barnean daude.

Bizkaizko Sagardogileen Elkartearen helburu nagusiak berezko produktu berezi hori balioan jartzea, Bizkaian ekoiztutako sagardoak baino ez dira erabiltzen, lurraldean egiten den sagardoaren kalitatea nabarmentzea, eta, azkenik, ingurumenarekiko eta baserriekiko errespetua mantentzea eta sustatzea dira.